Híjar (ibaia)

Híjar ibaia (gaztelaniaz: Río Híjar) Espainiako ipar aldeko ibai motza da. Bereziki ezaguna da Ebro ibaiaren iturburu nagusia delako. Kantabriako Autonomi Erkidegoan barrena egiten du ibilbide osoa.

Híjar
Híjar (es)
Motalurpeko ibai eta ur-laster
Geografia
Map
Koordenatuak43°02′29″N 4°23′30″W
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Kantabria

Ibilbidea

Híjar ibaia Alto Campooko zirkuan jaiotzen da Tresmares haitzeko ekialdeko aldea eta Cuchillóngo oinaren artean. Bere ur uhartsuek Gervalizas, Milago, Umbrañal eta Guares ibaien ekarpena jasotzen dute Riañoraino. Hortik aurrera ura zorupean iragazten hasten da, lur azpikoa bihurtuta, Reinosan Ebrorekin bat egiten duen arte. Dena den, lurpeko ur horiek urte osoan azaleratzen dira Fontibren, iturburu karstiko gisa. Horregatik, urtetan pentsatu izan da hortxe jaiotzen zela Ebro ibaia.

Reinosara ailegatu baino lehen, Híjarrek Entrambasaguas, Villar, Celada de los Calderones, Naveda, Espinilla, Paracuelles eta Villacantid zeharkatzen ditu, guztira 28 kilometroko ibilbidea eginez.

Kanpo estekak

Geografia
Kantabria
Artikulu hau Kantabriako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.