Héloïse d’Argenteuil
Héloïse d’Argenteuil (latinez: Eloysa edo Heloisa; c. 1092 – 1164ko maiatzaren 16a) Erdi Aroko intelektuala izan zen, Petri Abelardoren emaztea eta Paraclet-eko lehendabiziko abadesa. Lotze eskandalagarri baten alaba, Hersende de Champagne (Montsoreau-ko andrea eta Fontevraud abadiaren fundatzailea) eta Gilber de Garlande (Frantziako seneskala) izan zituen gurasoak. Europako emakumezko idazlerik lehenengoetakoa da, eta emakumearen desioaren berariazkotasuna baiesten eta zehazten lehenengoa.
Héloïse d’Argenteuil | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Paris, 1101 | ||
Herrialdea | Frantzia | ||
Heriotza | Oratory of the Paraclete (en) , 1164ko maiatzaren 15a (62/63 urte) | ||
Hobiratze lekua | Père Lachaise hilerria Héloïse and Abélard's tomb (en) | ||
Familia | |||
Ama | Hersende de Champagné | ||
Ezkontidea(k) | Petri Abelardo | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | latina | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | idazlea, filosofoa eta moja kristaua | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||
Erlijio-ordena | nuns of the order of Saint Benedict (en) | ||
Haren poemetatik hileta-orazio bat baino ez da iritsi gaurdaino, baina deus ez haren musikatik edo haren gaztaroko kantetatik. Haren gutunetatik gorde direnak, berriz, frantsesaren literaturaren monumentutzat[1] hartu dituzte. Pasioz eta erudizioz beteak, erotismoaz bainoago, hezibide sentimentalaren arketipoa da[2], eta genero epistolario klasikoa eratzen dute.
Erreferentziak
- E. Bouyé, Notice, in Abailard et Héloïse, p. 364, Folio Gallimard, Paris, décembre 2006 (ISBN 2-07-041528-7).
- J.-Y. Tilliette, « une pédagogie de la conversion », cité in Introduction in Lettres d'Abailard et Héloïse, éd. E. Hicks & Th. Moreau, p. 28, Le livre de poche Librairie générale française, no 4572, Paris, 2007.
Artikulu hau Frantziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |