Hélion de Villeneuve

Hélion de Villeneuve (Proventza, c. 1270 Rodas, 1346ko maiatzaren 27a) Jerusalemgo San Joanen Ordenako 26. maisu handia izan zen 1319tik hil zen arte.

Hélion de Villeneuve

Grand Master of Order of Saint John of Jerusalem (en) Itzuli

1319 - 1346
Foulques de Villaret - Dieudonné de Gozon
Bizitza
JaiotzaProventza, 1270 (egutegi gregorianoa)
HeriotzaRodas, 1346ko maiatzaren 27a (75/76 urte)
Familia
Anai-arrebak
LeinuaHouse of Villeneuve (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakwarrior monk (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Erlijio-ordenaOspitaleko Zaldunak

Joan XXII.a Aita Santuak 1317an Proventzako prior izendatu zuen. Maisu handi izendatu zuten Avignonen 1319ko ekainaren 18an, Foulques de Villaretek uko egin ondoren. Hamahiru urtez Ordenaren jabetzetan ibili zen, diziplina eta finantzak erreformatuz eta Ordenan Tenplarioen ondasunak sartuz. 1332an iritsi zen Rodasera, eta harresiak altxatu eta dorreak eta gazteluak konpondu zituen. Ekialdeko turkiarren aurka borrokatu zuen, baita Espainiako musulmanen aurka ere, 1343an Saladoko guduan garaipena lortuz.

Bibliografia

  • Poutiers, Jean Christian. Rhodes et ses chevaliers, 1306-1523. Approche hostorique et archéologoquique (1989).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.