Hélène Elizaga

Hélène Elizaga izen artistikoz, jaiotzez Heléne Marie Lucie Elissague, (Banhèras de Bigòrra, Okzitania, 1896ko martxoaren 3a - Donibane Lohizune, 1981eko irailaren 25a) emakume margolaria izan zen. Saran, Urruñan eta Donibane Lohizunen bizi izan zen. Ospetsua izan zen egin zituen erretratuei eta paisaiei esker, bereziki Euskal Herrikoak. Bere lan batzuk Baionako Euskal Museoan ikus daitezke.[1]

Hélène Elizaga
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakHélène Marie Lucie Elissague
JaiotzaBanhèras de Bigòrra, 1896ko martxoaren 3a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaDonibane Lohizune, 1981eko irailaren 25a (85 urte)
Hobiratze lekuaUrruña
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakmargolaria

Ibilbide artistikoa

Hamahiru urterekin hasi zen margotzen Ingalaterran, Parisen ikasi zuen, zehazki Jullien hirian. 1918an Henry La Tourasse erretratugile frantsesarekin ezkondu zen. Bere lanek arrakasta izan zuten hainbat alditan, garaiko erakusketarik ospetsuenetan egonda. Lehen arrakasta handia 1930eko Baionako Erakusketa izan zen, non bere lanengatik eta estiloagatik ezagutzera eman zen. Zazpi urte geroago, bere lanetako batzuk Parisko 1937ko nazioarteko erakusketan egon ziren. Euskal Herriko ikuspegiak eta gaiak landu zituen bere koadro eta erretratu bizietan.

1950. urtetik aurrera, margolanak gutxi saltzen zirenez, bere senarrarekin batera, zaharberritzeko lanetan murgildu zen. Erakusketa gutxi egin zituen.

Nabarmentzekoa da bere bizitzan bere ibilbidea bultzatzen lagundu zioten beste artista batzuen presentzia, Maurice Denis eta Ramiro Arrueren izenak azpimarratuz. Azken horri esker, Euskal Artisten Elkartean sartzea errazagoa izan zen, gainera, berarekin eta bere senarrarekin batera Philippe Veyrin eta Mlle. Orbegozorekin txangoak antolatzen zituen aire zabalean margotzeko, mugaren bi aldetan.[2] Libro de Oro de la Patria (1934) liburuak (Aberriaren Urrezko Liburua) Hegoaldean ezagutarazi zuen eta, ondoren, Auñamendi Argitaletxeak.

Estiloa

Idoia Estornesek eta Edorta Kortadik elkarrizketa bat egin zioten 1980an Donibane Lohizunen, bertan bizi izan baitzen bere bizitzako azken 46 urteetan. Elkarrizketa Muga aldizkarian argitaratu zen eta bertan bere bilakaera artistikoa azaltzen zuen:

"Paristik itzultzean, lan inpresionistak egin nituen, inpresionismoa ordurako amaituta bazegoen ere. Ez figurazioak ez ninduen inoiz ere erakarri. Zuei nire koadroetako batzuk ahalegin kubistak iruditzen zaizkizue; agian, nire izaera zela eta, indarkeria handiz jarduteko aukera bilatzen nuelako, eta, batez ere, askatasun handia, askatasuna ukituan eta pintzelkadan".[3]

Lan batzuk

Bere margolanetean Euskal Herriko paisaiak, ohiturak eta erretratuak jaso zituen. Hona hemen batzuk:

  • Arrayet anaien, pilota txapeldunen erretratua (Baionako Euskal Museoan).[4]
  • Pilota partida (Baionako Euskal Museoan).
  • Ardi artaldearen itzulera Sarara
  • Ainhoa herria
  • Hiru txistera jokalari (Baionako Euskal Museoa)[5]
  • Thérèse de la Tourasseren erretratua (1940-1941) (Pastel)
  • Thérèse de la Tourasseren erretratua (1956) (Olioa)
  • Emakumeak pitxerrak eramaten (Baionako Euskal Museoa)[6]
  • Ahetzeren ikuspegia (Baionako Euskal Museoa).[7]
  • Etxea Saran

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.