Härnösand (hiria)
Härnösand, Suediako hiria da, Västernorrlandeko konderriko hiriburua. 2010eko erroldaren arabera hiriak 17.556 biztanle ditu.
Härnösand | ||
---|---|---|
urban area in Sweden (en) | ||
Administrazioa | ||
Herrialdea | Suedia | |
Probintzia | Västernorrland | |
Västernorrlandeko konderria | Konderria | |
Izen ofiziala | Härnösand | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 62°37′56″N 17°56′17″E | |
Azalera | 10,89 km² | |
Altuera | 25 m | |
Demografia | ||
Biztanleria | 18.508 (2020ko abenduaren 31) 6 (2020) | |
Dentsitatea | 1.611 bizt/km² | |
Informazio gehigarria | ||
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | |
Hiri senidetuak | Fredericia (en) | |
http://www.harnosand.se |
Geografia
Itsaso Baltikoaren ertzean dago eta bere itsas-portuarengatik da ezaguna. Örnsköldsvik eta Härnösand arteko kostaldea Gizateriaren Ondare izendatu zuen UNESCOk 2000 urtean.
Historia
1592an eliza bat eraiki zen gaur egun katedrala dagoen tokian. 1710an sute handi batek herri guztia suntsitu zuen. 1721 urtean Iparraldeko Gerra Handiaren barnean Errusiako armadak su eman zion hiriari. 1877an izan zen azkenengo sute handia Härnösanden.
1885ean Europa guztiko lehenengo herria izan zen argi indarra kaleetan ezarri zuena.
Klima
Datu klimatikoak (Härnösand) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 10.5 | 12.5 | 17.0 | 22.4 | 27.4 | 31.4 | 32.7 | 31.5 | 26.0 | 20.6 | 13.9 | 10.3 | 32.7 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | -1.7 | -1.2 | 2.9 | 7.9 | 13.2 | 17.9 | 21.2 | 19.7 | 14.9 | 8.0 | 3.1 | 0.0 | 8.8 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -8.2 | -8.2 | -5.1 | -0.6 | 4.3 | 8.8 | 12.7 | 11.6 | 6.9 | 1.6 | -2.0 | -6.1 | 1.3 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -32.5 | -33.2 | -31.0 | -18.0 | -6.5 | -2.7 | 3.0 | 0.2 | -5.8 | -16.0 | -21.5 | -34.7 | -34.7 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 49.9 | 41.7 | 45.7 | 42.7 | 45.0 | 44.0 | 58.4 | 77.1 | 81.3 | 72.7 | 78.5 | 66.3 | 703.1 |
Iturria (1): SMHI precipitation average 1961-1990[1] | |||||||||||||
Iturria (2): SMHI climate data 2002-2014[2] |
Ondasun nabarmenak
- Kale nagusia.
- Gobernadorearen egoitza.
- Härnösandeko katedrala.
- Kaialdea.
- Epaitegia.
- Ekialdeko kanala neguan.
- Kalea elurtuta.
- Höga kusten (Gizateriaren Ondarea).
Hiritar ezagunak
- Anders Jonas Ångström (1814-1874), fisikaria eta astronomoa.
- Anette Norberg (1966- ), curling jokalaria, urrezko dominaduna Olinpiar Jokoetan.
Erreferentziak
- .
- .
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.