Gycklarnas Afton

Gycklarnas Afton (euskaraz Zirku Gaua) 1953ko Ingmar Bergman suediar zinema zuzendariaren film dramatiko bat da. Åke Grönberg, Harriet Andersson eta Hasse Ekman aktoreek antzeztu zuten.

Gycklarnas Afton
Jatorria
Argitaratze-data1953
IzenburuaGycklarnas afton
Jatorrizko hizkuntzasuediera
Jatorrizko herrialdeaSuedia
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm dramatikoa eta circus film (en) Itzuli
Iraupena93 minutu
Koloreazuri-beltzekoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Ingmar Bergman
Gidoigilea(k)Ingmar Bergman
Antzezlea(k)
Harriet Andersson
Hasse Ekman
Gunnar Björnstrand
Kiki (en) Itzuli
Åke Grönberg (en) Itzuli
Anders Ek
Åke Fridell (en) Itzuli
Gudrun Brost (en) Itzuli
Erik Strandmark (en) Itzuli
Curt Löwgren (en) Itzuli



[[Kategoria:Kiki (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Åke Grönberg (en) Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Åke Fridell (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Gudrun Brost (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Erik Strandmark (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Curt Löwgren (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
EkoizleaRune Waldekranz (en) Itzuli
[[Kategoria:Rune Waldekranz (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
EdizioaCarl-Olov Skeppstedt (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaKarl-Birger Blomdahl
Argazki-zuzendariaSven Nykvist
Hilding Bladh (en) Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaSuedia

IMDB: tt0045848 Filmaffinity: 156935 Allocine: 894 Rottentomatoes: m/sawdust_and_tinsel Allmovie: v66118 TV.com: movies/sawdust-and-tinsel Netlix: 70081675Edit the value on Wikidata

Argumentua

Egunsentian, Alberti zirku zahar eta erdipurdikoa beste hiri txiki baterako bidean jarri da. Albert Johansson (Åke Grönberg) zirkuko zuzendaria zalgurdiaren eserlekuan Jens (Erik Strandmark) pailazoarekin batera doa, honek Frost (Anders Ek) pailazo zuriaren Alma emaztea (Gudrun Brost) nola udako egun batez artileriako soldadu talde oso baten aurrean biluzik bainatu zenaren istorioa kontatzen ari zaio.

Albertek ikuslegoa erakartzeko desfile bat antolatu nahi du. Albert eta bere maitalea den Anne (Harriet Andersson) emakumezko zaldunarekin batera hiriko antzokiko zuzendaria ikustera doaz, hark beren antzezle arropak utziko dielakoan. Sjuberg zuzendariak (Gunnar Björnstrand) mespretxuz hartuko ditu, baina azkenean haren antzerki konpainia zirku ekitaldira gonbidatzearen truk arropa mailegatzea onartuko du.

Poliziak hirian barna burututako desfilea geldiaraziko du. Orduan, Albertek iraganean abandonatu zuen bere familia ikustera joango da. Agda emaztea (Annika Tretow) egoera ekonomiko bikainean dagoela topatu eta biak elkarrekin berriz ere bizitzen jartzea proposatuko dio. Baina Adga zirkuaren bizimoduaz eta bere senarraren umiliazioez nazka-nazkaturik dagoenez ezezkoa emango dio.

Desfile aurretik, Annek Frans topatuko du (Hasse Ekman), antzokiko lehen aktore galaia. Albert eta Agdaren topaketaren berri izan eta jeloskor dagoenez, antzokira itzuli eta Frans egoeraz aprobetxatuko da. Albertek adarrak jarri dizkiotela jabetzean Forst pailazoarekin batera edan eta mozkortuko da. Gaueko ekitaldia Albert eta Fransen borrokaldiarekin amaituko da. Albertek aurpegia odolez eta jipoitua izan denez, bere zalgurdian sartu eta bere buruaz beste egiten saiatuko da, baina suizioak porrot egin eta haren lekuan bere amorruaren biktima eta hilik suertatuko dena zirkuko hartz zaharra izango da.

Beste behin ere, zirkua bidean ipiniko da. Anne Albertekin berrelkartu eta urrunduz doazen zalgurdien atzetik abiatuko dira.

Aktoreak

  • Åke Grönberg: Albert Johansson
  • Harriet Andersson: Anne
  • Hasse Ekman: Frans
  • Anders Ek: Frost
  • Gudrun Brost: Alma
  • Annika Tretow: Agda
  • Erik Strandmark: Jens
  • Gunnar Björnstrand: Sjuberg jauna
  • Curt Löwgren: Blom

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.