Gyanendra Nepalgoa

Gyanendra Bir Bikram Shah Dev (Katmandu, 1947ko uztailaren 7a - ) Nepalgo azken erregea izan zen. Bi alditan izan zen errege, lehenengo 1950 eta 1951artean hiru urte zituela bi hietan zehar eta azkenik 2001 eta 2008 artean.

Gyanendra Nepalgoa

Nepalgo errege

2001eko ekainaren 4a - 2008ko maiatzaren 28a
Dipendra Nepalgoa
Bizitza
JaiotzaKatmandu, 1947ko uztailaren 7a (76 urte)
Herrialdea Nepal
Familia
AitaMahendra Nepalgoa
AmaIndra, Crown Princess of Nepal
Ezkontidea(k)Queen Komal of Nepal (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaShah dynasty (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaTribhuvan University (en) Itzuli
St. Joseph's School, Darjeeling (en) Itzuli
St Joseph's College, Darjeeling (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakerregeordea eta politikaria
Jasotako sariak
Gradualanda-mariskal
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioahinduismoa

Familia

Mahendra erregearen bigarren semea zen, Birendraren anaia gaztea. 1950an Tribhuvanek Rana familiaren beldurrez Nepaldik alde egin zuenean Gyanendra gelditu zen errege karguan, erabat sinbolikoa zen arren, hiru urte baino ez baitzituen. Rana familiako Komal Rajyarekin ezkondu zen eta bi haur izan zituzten, Paras printzea eta Prerana printsesa.

Gyanendra printzea zelarik tabakoaren industrian aritu zen eta Katmanduko hainbat luxuzko hotelen jabea da.

Erregealdia

1996an Nepalen gerra zibila sortu zen gobernuaren eta alderdi maoisten artean. Giro politiko nahasi horretan 2001ean errege familia osoaren hilketa etorri zen[1][2] eta Gyanendrak hartu behar izan zuen Nepalgo errege kargua. 2005ean parlamentua disolbatu eta herrialdearen botere guztiak bere gain hartu zituen. 2006an Nepalgo zazpi alderdi indartsuenek bat egin zuten eta tronua utz zezan exigitu zioten[3]. Gyanendrak atzera egin behar izan zuen orduan eta koroa mantendu bazuen ere 2007tik aurrera bere eskubideak ia sinboliko izatera pasa ziren.

2008ko maiatzaren 28an Nepal errepublika federala bihurtu zen eta Gyanendrak Katmanduko jauregia utzi behar izan zuen, Nepalen bizitzen utzi zitzaion arren.

Erreferentziak

  1. Sha dinastiako sendia
  2. (Frantsesez) Sergent, François. (2001-06-04). «Le parricide royal ébranle le Nepal» Liberation (Noiz kontsultatua: 2017-01-15).
  3. Berria.eus. «Oposizioak ez du Nepalgo erregearen proposamena onartu eta protestek aurrera jarraitzen dute» Berria (Noiz kontsultatua: 2017-01-15).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gyanendra Nepalgoa Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.