Gwynedd
Gwynedd Galesko ipar-mendebaldeko konderri bat da, galesezko hiztunen ehunekorik handiena duena. Han lortzen ditu Plaid Cymru alderdi nazionalistak emaitza hoberenak. 2.548 km² ditu, eta 2005ean 118.000 biztanle inguru zituen.
Gwynedd | |||
---|---|---|---|
WalesGwynedd.png | |||
Geografia | |||
Hiriburua | Caernarfon 52°50′0″N 3°55′0″W | ||
Azalera | 2.548 | ||
Mugakideak | Isle of Anglesey (en) , Ceredigion, Conwy, Denbighshire eta Powys | ||
Administrazioa | |||
Demografia | |||
Biztanleria | 124.560 (2019) 382 (2018) | ||
Dentsitatea | 49,14 bizt/km² | ||
Erabilitako hizkuntzak | |||
Historia | |||
Sorrera data: 1974ko apirilaren 1a | |||
Bestelako informazioa | |||
gwynedd.llyw.cymru |
Caernarfon (26.957 biztanle) du hiriburu eta hiri nagusia. Beste hiri garrantzitsu bat Bangor da, eta unibertsitatea du.
Mugakideak
Mugakide ditu iparraldean Ynys Mon, hegoaldean Ceredigion, ekialdean Conwy, Sir Ddinbych eta Powys eta mendebaldean Irlandako itsasoa.
Histora
Gwyneddeko Erresuma antzinako lurraldea izan zen, V. mendetik aurrera garatu zena, Erromatar Inperioa jausi ondoren. XIII. mendera arte iraun zuen.
Galesera
Galeserazko lurralde nagusietakoa da, biztanleen %76 hiztun galeseradunak izanda. Caernarfon hiriburua herrialde osoan galeserazko hiztun gehien daukan hiria da.
Inguru naturala
Lurralde horretan dago Snowdonia/Eryri izeneko mendigune eta natur parkea. Bertan, Snowdon/Yr Wyddfa (1.085 m) mendia dago, Erresuma Batuko hegoaldearen tontorrik altuena. Anglesey uhartea eta Llŷn penintsularen ikuspegi ederrak ere aipagarriak dira.
Ondasun nabariak
Portmeirion, Llechweddeko kobazuloak eta Caernarfon, Penrhyn eta Harlech gazteluak ikusteko adinekoak dira, lehen aipatutako inguru naturalaz gain.
Politika
Gwynedd oso lurralde nazionalista da, Plaid Cymru alderdia tradizionalki garailea izanda bertan. Halaber, bertakoak dira zenbait alderdikide esanguratsu.
Pertsonaia ezagunak
- Kate Roberts (1891-1985), galeserazko idazlea.
- Marion Eames (1921-2007), galeserazko idazlea.
- John Ellis Williams (1924–), eleberrigile elebiduna.
- Alan Llwyd (1948-), galeserazko poeta.