Guyana

Guyana[1], izen ofiziala Guyanako Errepublika Kooperatiboa (ingelesez: Co‑operative Republic of Guyana), Hego Amerikako iparraldeko estatu burujabea da, Ozeano Atlantikoaren bazterrean dagoena. Mugakide ditu Surinam ekialdean, Brasil hegoaldean eta Venezuela mendebaldean. 214.999 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 744.962 biztanle zituen 2018an.[2] Hiriburua Georgetown da.

Guyanako Errepublika Kooperatiboa
Co-operative Republic of Guyana
Ereserkia: National anthem of Guyana (en) Itzuli
Goiburua: One People, One Nation, One Destiny
("Herri bat, Nazio bat, Patu bat")

Guyanako bandera

coat of arms of Guyana (en) Itzuli
Geografia
HiriburuaGeorgetown
6°48′21″N 58°9′3″W
Azalera214.970 km²
Ura %8,4
Punturik altuenaMount Roraima (en) Itzuli
Punturik sakonenaOzeano Atlantikoa (0 m)
KontinenteaHego Amerika
MugakideakBrasil, Surinam eta Venezuela
Administrazioa
President of Guyana (en) ItzuliIrfaan Ali (en) Itzuli
Prime Minister of Guyana (en) ItzuliMark Phillips (en) Itzuli
LegebiltzarraNational Assembly (en) Itzuli
Harreman diplomatikoak Ikusi mapa Wikidatan
Zeren kide
Demografia
Biztanleria777.859 (2017)
−21.754 (2013)
Dentsitatea3,62 bizt/km²
Hizkuntza ofizialak
Erabilitako hizkuntzak
Ezkontzeko adinagenero guztiak: 18
Emankortasun-tasa2,558 (2014)
Eskolaratu gabeko umeak31.248 (2011)
Bizi-itxaropena66,65 (2016)
Giniren koefizientea45,1 (1998)
Giza garapen indizea0,714 (2021)
Ekonomia
BPG nominala3.675.631.961,2591 $ (2017)
171.607.748,18402 (2016)
BPG per capita4.655 $ (2017)
124 (2016)
BPG erosketa botere paritarioa6.362.826.984 nazioarteko dolar (2017)
296.118.110 (2016)
BPG per capita EAPn8.179,923 nazioarteko dolar (2017)
334,733 (2016)
BPGaren hazkuntza erreala3,3 % (2016)
Erreserbak565.363.504 $ (2017)
−15.617.967 (2016)
Inflazioa1,5 % (2016)
3,3 (2015)
Historia
Sorrera data: 1966
Bestelako informazioa
Aurrezenbakia+592
ISO 3166-1 alpha-2GY
ISO 3166-1 alpha-3GUY
Ordu eremua
Elektrizitatea240 V. 60 Hz.NEMA 1-15 (en) Itzuli, NEMA 5-15 (en) Itzuli, AC power plugs and sockets: British and related types (en) Itzuli eta BS 1363 (en) Itzuli
Internet domeinua.gy
parliament.gov.gy

Izena

Arawak amerindiarrak izan ziren lehen biztanleak, eta Guyana (euskaraz: «ur ugariko lurra») deitu zioten lurraldeari, oso toki hezea baita eta kostaldeak mangladiz eta zingiraz estalita baitaude.

Geografia

Hegoamerikako iparraldeko itsasaldean dago. Ekialdean Surinamekin du muga, Venezuelarekin mendebaldean eta Brasilekin hegoaldean. Iparraldean 489 kilometroko kostaldea du Ozeano Atlantikoaren ertzean. Venezuelak Esekibar Guyana deritzon lurraldearen mendebaldeko bi herenak bereak direla aldarrikatzen du; Surinamek ere ekialdeko zati handi bat eskatzen du.

Historia

Guyanako independentziaren bidea gatazka etnikoen mende egon zen. Izan ere, 1953an sufragio unibertsala ezarri zuen konstituzioa onartu zenean jada, hiru talde sozial eta etniko agertu ziren, elkarren kontrakoak, bakoitza bere adierazmolde politikoarekin: amerindiar jatorriko biztanleak, eta Cheddi Jaganen Herri Alderdi Aurrerakoia (PPP), komunista; beltzak, eta Herri Kongresu Nazionala (PNC), Forbes Burnhamena; zuriak, eta Peter D'Aguiarren Indar Batua.

1970. urtean bihurtu zen Guyana errepublika, eta Commonwealthen barnean geratu zen. 1992 arte, PNC alderdia egon zen agintean, beti ere hauteskundeetan iruzur eginez sistematikoki. PNCko Forbes Burnham presidentearen administraziopean, Guyana, diktadura izatez, Kubari eta herrialde sozialistei hurbildu zitzaien. Amerindiar eta beltzen komunitateen arteko tirabirak areagotu egin ziren urte haietan. 1980. urtean Walter Rodney erail zuten, Langileen Aliantza alderdiko (WPA) buruzagia; mugimendu marxista zen aliantza hura, 1977an sortua, eta beltzen eta amerindiarren arteko hesia gainditzea zuen helburua; Guyanako egoera politikoaren hondamenaren erakusgarri izan zen hilketa hura. Forbes Burnham hil zenean, 1985ean, Desmond Hoyte lehen ministroa izendatu zuten presidente; herrialdearen joera ekonomikoa aldatu zuen hark, bere aurrekoaren hauteskunde-ohitura ustelak baztertu gabe ordea.

1990. urtean egin beharreko hauteskundeak bi alditan egin ziren, hauteskunde-prozesuan azaleratu ziren gorabehera larriak zirela-eta. 1992an, Commonwealtheko begiraleen zaintzapean egin ziren hauteskundeak, eta Cheddi Jaganen Herri Alderdi Aurrerakoia (PPP) irten zen garaile. Haren egiteko nagusia lur jota zegoen ekonomia suspertzea zen. Jagan 1997an hil zen, eta Samuel Hinds haren lehen ministroak hartu zuen estatu-buruzagitza, urte bereko abenduan hauteskundeak egin ziren arte. Cheddi Jaganenen emaztea, Janet Jagan, PPPko hautagaia, atera zen irabazle, berriz ere susmo txarrez eta bortizkeriaz betetako hauteskundeetan. 1999an dimisioa eman zuen Janet Jaganek osasun-arrazoiak zirela-eta, eta haren finantza-ministroa, Bharat Jagdeo, hautatu zuen agintaldiaren bukaera arte ordezka zezan.

2001ean egin ziren 1997rako egitekoak ziren hauteskundeak, eta Jagdeok irabazi zituen. 2004an, barne-ministro Ronald Gajrajek dimititu egin behar izan zuen, heriotza-eskuadroiekin loturarik zuen ikertzeko prozesua zela-eta. 2006an, hilketa-bolada bat izan zen, eta, besteak beste, nekazaritzako ministroa hil zuten. Poliziak droga- eta arma-trafikoari lotutako taldeei egotzi zizkien hilketa horiek. 2011-2015 bitartean, PPPko Donald Ramotar izan zen presidentea, eta David Granger 2015etik 2020ra. 2020ko hauteskundeetan Irfaan Ali nagusitu zen.[3]

Gobernua eta administrazioa

Politika

1980ko konstituzioaren arabera, Guyana errepublika presidentzialista da: presidentea da, bai estatuburu, bai gobernuburu. Parlamentua (ingelesez: National Assembly ganbera bakarrekoa da, eta 65 kidez osaturik dago. Legebiltzarrerako hauteskundeak bost urtetik behin egiten dira.[4]

Banaketa administratiboa

Herrialdea 10 eskualdetan banaturik dago.

Eskualdea Eremua[2] km2 Biztanleria
(2012ko errolda)[2]
Dentsitatea
bizt/km2
1Barima-Waini20.33926.9411,32
2Pomeroon-Supenaam6.19546.8107,56
3Essequibo Islands-West Demerara3.755107.41628,61
4Demerara-Mahaica2.232313.429140,43
5Mahaica-Berbice4.19049.72311,87
6East Berbice-Corentyne36.234109.4313,02
7Cuyuni-Mazaruni47.21320.2800,43
8Potaro-Siparuni20.05110.1900,51
9Upper Takutu-Upper Essequibo57.75024.2120,42
10Upper Demerara-Berbice17.04039.4522,32
Denera214.999747.8843,48

Demografia

Biztanleria

Mashramani eguneko jaia.

2018an 745.000 milioi biztanle inguru zituen.[2] Biztanleria oso urria izan da beti. Lurraldea bera osasungaitza izanik, Bigarren Mundu Gerratik aurrera tropikoko eritasunak menderatu ziren arte, ez zuen behera egin hilkortasunak. Adinari dagokionez, honela dago banaturik biztanleria: 0-14 urte bitartekoak, % 23,9; 15-24 urte bitartekoak, % 21,2; 25-54 urte bitartekoak, % 39,4; 55-64 urte bitartekoak, % 8,3; eta 65 urtetik gorakoak, % 7.[4]. Bizi itxaropena 71,6 urtekoa da: 69,7 urtekoa gizonezkoena eta 73,5 urtekoa emakumezkoena (2020ko zenbatespenak).[4]

Biztanleriaren banaketak gorabehera handiak ditu. Kostaldeko zerrenda estua oso jendeztatua dago (bertan dago biztanleen % 75). Landa eremuan amerindiarrak bizi dira, eta beltz gehienak, berriz, hirietan.

Guyana da homosexualitatea debekatzen eta zigortzen duen Hego Amerikako herrialde bakarra.

Banaketa etnikoa

Europar kolonizazioaren lehen garaietan, jatorrizko amerindiar asko deportatu zuten Antilletara; 2012an, biztanle guztien % 10,5[4] baino ez ziren amerindiarrak. % 29,3[4] beltzak ziren, afrikar esklaboen ondorengoak, eta % 39,8,[4] berriz, indiarrak, 1864-1917 urteetan Britainiar Inperioak Indiatik eraman zituen langileen ondorengoak. Indiarrak eramatearen helburua, hain zuzen ere, beltzei lan-merkatuan lehia egitea zen, gizarte-aldarrikapenak saihesteko. Gainerakoak mestizoak (% 19,9) europarren ondorengoak dira (britainiarrak eta portugesenak), eta badira antillarrak, txinatarrak eta indonesiarrak ere. Arazo etnikoak larriak izan dira beti Guyanaren historian, eta ez dira guztiz amaitu, beltzen eta indiarren artekoak bereziki.

Hizkuntzak

Saint George katedrala, Georgetown.

Hainbat hizkuntza mintzatzen dira, ingeles ofizialaz gainera, hala nola gaztelania, portugesa, Guyanako ingeles oinarriko kreolera, hindi-urdua eta jatorrizko herrien hizkuntzak (wai-wai, arawak akawaio eta macushi).

Erlijioa

Protestanteak dira biztanleen % 34,8, hinduistak % 24,8, katolikoak % 7,1, musulmanak % 6,8, eta Jehovaren lekukoak % 1,3 (2012ko zenbatespena).[4]

Hiri nagusiak

Georgetown da hiririk handiena: 118.369 biztanle 2012an.[2]

Ekonomia

Guyana herrialde ahula da ekonomiari dagokionez: 2019an 13.082 dolarrekoa zen biztanleko nazio-produktu gordina, munduko 121.a.[4] 1970eko eta 1980ko hamarkadetan, sozialismoaren araberako politika ekonomikoa bideratu zuen gobernuak, baina krisi larri batean amaitu zen. 1990eko hamarkadan, ekonomiaren bideak errotik aldatu ziren, plangintza berri bat aplikatu baitzen (Economic Recovery Programme). Plangintza horretan, Nazioarteko Diru Funtsaren egiturazko egokitze-programak aplikatu zituen Guyanak. Gobernuaren politika berriaren ondorioz, pribatizazio-kanpaina handi bat jarri zen abian, baina estatuaren pisuak, hala ere, handia izaten jarraitu zuen. Emaitzek, gizarteari dagokionez, ikaragarri kaltegarriak izan ziren, baina ekonomiaren hazkunde handia ekarri zuten (% 7,9 1996an), eta atzerritar inbertsioak ere erakarri zituzten. Hala ere, zorra oso handia zuen (1.500 milioi dolar 1997an), eta baita handia langabezia-tasa ere (1996an, biztanle aktiboen % 13). Merkataritza-balantzaren desoreka inguruko herrialdeena baino txikiagoa zen (-41 milioi dolar 1995ean).

Arroz sailak itsasaldeko lautadan.

Laborantza eta arrantza garrantzi handiko alorrak dira; basogintzarekin batera, BPGaren % 15,4 osatzen zuten 2017an.[4] Polderrak eraiki dira laborantzako eremua zabaltzeko baina, hala ere, ustiatu gabe daude oraindik egokiak izan daitezkeen sailak. Azukre-ekoizpenaren parterik handiena esportatu egiten da. Ekoizten dira, halaber, arroza, kotoia, kafea, kakaoa, kokoa eta kopra, eta herrialdea beregaina da ia elikagaitan. Basogintza ez dago oraindik oso garatua, baina atzerritar inbertsioak ari dira alor horretan sartzen. Arrantza ere gorantz doa. Meatzaritza barrualdean egiten da: bauxita da erauzten den gai nagusia eta, gutxiago, urrea, diamanteak eta manganesoa. Sektore hori aski zaharkitua dago gaur, eta munduko merkatuaren gorabeheren mende dago.

Azpiegitura-arazoak oztopo larria dira garapen ekonomikoan, elektrizitate-horniduraren eskasia bereziki. Gobernuaren erronka nagusiak kanpo-zorra murriztea eta pribatizazio-plangintza zabaltzea dira gaur. Esportazio-gai nagusiak azukrea, arroza, bauxita, aluminioa eta urrea dira. Kontsumo-gai arruntak, makinak eta erregaiak inportatzen dira, batez ere.

Erreferentziak

  1. 38. araua - Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-12-29).
  2. Guyana: Regions & Major Places. citypopulation.de (Noiz kontsultatua: 2021-6-17).
  3. Montoya, Angeline. Irfaan Ali déclaré président du Guyana cinq mois après un scrutin contesté. Le Monde, 2020ko abuztuak 3, lemonde.fr (Noiz kontsultatua: 2021-06-17).
  4. Guyana. CIA - World Factbook, cia.gov (Noiz kontsultatua: 2021-6-18).

Kanpo estekak


Amerikako herrialde eta lurraldeak
Ipar Amerika eta Karibea
Estatu burujabeak: Ameriketako Estatu BatuakAntigua eta BarbudaBahamakBarbadosBelizeCosta RicaKubaDominikaDominikar ErrepublikaEl SalvadorGrenadaGuatemalaHaitiHondurasJamaikaKanadaMexikoNikaraguaPanamaSaint Kitts eta NevisSanta LuziaSaint Vincent eta GrenadinakTrinidad eta Tobago


Dependentziak: Groenlandia (Danimarka) • GuadalupeMartinikaSaint BarthelemySaint MartinSaint Pierre eta Mikelune (Frantzia) • Aruba · Holandarren Antillak (Herbehereak) • Aingira · Bermuda · Birjina uharte britainiarrak · Kaiman uharteak · Montserrat · Turkak eta Caicoak (Erresuma Batua) • Puerto Rico · Birjina Uharte Estatubatuarrak (Ameriketako Estatu Batuak)

Hego Amerika
Estatu burujabeak: ArgentinaBoliviaBrasilTxileKolonbiaEkuadorGuyanaParaguaiPeruSurinamUruguaiVenezuela


Dependentziak: Guyana Frantsesa (Frantzia) • Falklandak (Erresuma Batua)

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.