Guy Lusignangoa

Guy Lusignangoa (Lusignan, Poitou, 1150 inguruan - Nikosia, 1194ko uztailaren 18a) Jerusalemgo Erresuma eta Zipreko erregea izan zen, Sibila Jerusalemgoa erregina bere emaztearekin batera.

Guy Lusignangoaren armarria
Guy Lusignangoa

Bailiff of the kingdom of Jerusalem (en) Itzuli

1183 - 1185
Bizitza
JaiotzaPoitou, 1150
Herrialdea Frantzia
 Jerusalemgo Erresuma
Zipreko Erresuma
HeriotzaNikosia, 1194ko uztailaren 18a (43/44 urte)
Hobiratze lekuaNikosia
Familia
AitaHugh VIII of Lusignan
AmaBourgogne de Rancon
Ezkontidea(k)Sibila Jerusalemgoa  (1180 -
Anai-arrebak
LeinuaHouse of Lusignan (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakerregea eta zalduna

Hugo VIII.a Lusignangoaren semea izan zen. 1180an Lur Santura iritsi eta Sibila Jerusalemgoarekin ezkondu zen. 1186an Jerusalemgo tronura igo zen bere emaztearekin batera. 1187ko uztailean, Saladinok Hattingo guduan garaitu zuen, non Guy harrapatu zuten. Handik gutxira Saladinok Jerusalem konkistatu zuen.

Damaskon urtebete preso eman ondoren, 1189an askatu zuten eta Akre hiria setiatu zuen. Setioan emaztea hil zitzaion. Jerusalemgo koroa galtzeagatik ordain gisa, Zipreko erresuma jaso zuen 1192an, eta bertan errege izan zen 1194an hil zen arte.

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.