Gutxiengo

Gutxiengo terminoak zenbakiz gutxiengoa den giza populazio talde bati egiten dio erreferentzia, bere kideek komunitateko biztanle guztien artean identifikatzen laguntzen duten sineste eta ohitura batzuk konpartitzen dituzte. Nazio, hiri edo komunitate bat osatzen duten banakoen zati txikiagoa dira, eta arraza, hizkuntza, ideologia, erlijioa, sexu-preferentziak eta abar izan daitezke haien ezaugarriak.[1]

Atxikipen nazional desberdina duten taldeen kasuan, gutxiengo nazional gisa defini daiteke, nazioarteko legedian asko deskribatu da adiera hori.[2]

Historia

Historian zehar, gehiengoek mehatxutzat jo izan dituzte gutxiengoak hainbatetan. XX. mendearen bigarren erditik aurrera hasi ziren herrialde aurreratuenetan ondasun aberasgarritzat hartzen, haiekiko errespetua eta babes berezia sustatuz. Gutxiengo horiek beren komunitatearen portaera edo balioak aldatzen dituztenean, gutxiengoaren eraginaz hitz egiten da.

Erreferentziak

Bibliografia

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gutxiengo Aldatu lotura Wikidatan

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.