Gutenbergen Biblia

Gutenbergen Biblia, 42 lerrodun Biblia edo Mazarinoren Biblia bezala ere ezaguna, Vulgataren bertsio inprimatu bat da, Johannes Gutenbergek Alemaniako Mainz hirian inprimatu zuena XV. mendean. Askotan esaten den bezala, tipo mugikorren sistemaren bidez inprimatutako lehen liburua izan ez zen arren (ohore hau Constanzako Meza Liburuari dagokio, 1449an inprimatu zena) bere lanik gailenena izan zen, eta ikono estatusa du "Inprentaren Aroa"ren hasiera sinbolizatzen duelako.

Formatua, ziuraski Mainzeko eskuizkribuaren imitazio bat da, Mainzeko Biblia Erraldoia bezala ere ezagutzen dena, honen 1300 orrialdeak eskuz idatziak izan zirelarik.

"42 lerrodun Biblia" izenak, orrialde bakoitzean idatzita duen lerro kopuruari erreferentzia egiten dio, eta ondorengo 36 lerrokoaren edizioagandik bereizteko erabiltzen da.

Edizio honetarako prestaketa 1450 ondoren hasi zen, eta lehen aleak 1454 eta 1455 bitartean zeuden eskuragai. Inprimaketa eta tipo mugikorren prentsa bat erabiliz egin zen. Ale oso batek 1282 orrialde ditu, eta gehienak gutxienez bi liburutan enkuadernatuak izan ziren.

Biblia hau inkunablerik ospetsuena da, eta bere ekoizpenak Mendebaldean testuen inprimaketa masiboari hasiera eman zion. Uste denez, 180 ale egin ziren, 45 papiroan eta 135 paperean. Inprimatu ondoren, eskuz sinatu eta argiztatuak izan ziren, espezialistek eginiko lana, kopia bakoitza bakarra izatea eragiten duena.

Gutenbergen Bibliaren hiru ale Fort Knoxen daude, AEBetako urre altxorrik handiena (Urre Erreserba) barretan gordetzen den gotorlekua (Kentucky estatuan eraikitako base militarra).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.