Gustavo Bolívar (egilea)
Gustavo Bolívar Moreno (Girardot, Cundinamarca, 1966ko uztailaren 22a) kolonbiar idazlea, gidoilaria eta kazetaria da, 2018an Kolonbiako Senaturako hautatua izan zen ezkerreko Humane Colombiako kide gisa.
Gustavo Bolívar (egilea) | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Gustavo Bolívar Moreno |
Jaiotza | Girardot (en) , 1966ko uztailaren 22a (57 urte) |
Herrialdea | Kolonbia |
Hezkuntza | |
Heziketa | University of La Sabana (en) |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, gidoilaria, kazetaria, politikaria eta film-zuzendaria |
Genero artistikoa | eleberria saiakera script (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | The Decency List (en) |
|
Sin Tetas No Hay Paraíso best-seller-ak nazioarteko ospea eman aurretik hainbat liburu argitaratu zituen. Telebistarako hiru moldaketa egin ditu: Kolonbiako Caracol konpainiak ekoitzitako serie bat (2006), RTI Colombia–Telemundoren bertsioa eta Espainiako Telecincoren bertsioa. Eleberria Bolívarrek berak zuzendutako pelikula batera ere egokitu zen.
El capo eleberria idatzi eta gero telenobela batera moldatzeagatik ere ezaguna da. Victorinos, Ojo por ojo eta Tres Caínes telenobelen sortzailea ere izan zen.
Soldata osoa gizarte lanetara eta komunikabide digital bati, Cuarto de horari, eman dion senatari bakarra da. [1]
Egokitzapenak
- Sin Senos No Hay Paraíso (Telemundo series)
- Without Breasts There Is No Paradise (NBC series)
- Sin senos sí hay paraíso (Telemundo series)