Gustave Moreau

Gustave Moreau (Paris, Frantzia, 1826ko apirilaren 6a - ib., 1898ko apirilaren 18a) margolari frantsesa izan zen, sinbolismoko maisu nagusietakoa. Margolaritza figuratiboa landu zuen batez ere, eta gaiei dagokienez, antzinateko gertaerak eta elezaharrak izan zituen gogokoen. Haren obran azpimarratzekoak dira erotismo exotikoa eta apaingarrien oparotasuna.

Gustave Moreau

Bizitza
JaiotzaParis, 1826ko apirilaren 6a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaRennes eta Paris, 1898ko apirilaren 18a (72 urte)
Hobiratze lekuaMontmartreko hilerria
Familia
AitaLouis Moreau
Hezkuntza
HeziketaArte Ederren Goi Eskola Nazionala
(1846 - 1849)
Hizkuntzakfrantsesa
Irakaslea(k)François-Édouard Picot
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakeskultorea eta margolaria
Lantokia(k)Paris
Italia
Paris
Erroma
Florentzia
Milan
Venezia
Florentzia
Erroma
Napoli
Paris
Belgika
Herbehereak
Paris eta Herbehereetako Erresuma
Enplegatzailea(k)École des Beaux-Arts (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakThéodore Chassériau eta Eugène Delacroix
KidetzaArte Ederren Akademia (Frantzia)
Mugimenduasinbolismoa
Genero artistikoamargolaritza historikoa
margolaritza erlijiosoa
margolaritza mitologikoa

Discogs: 2334458 Find a Grave: 6804 Edit the value on Wikidata

Biografia

Edouard Picot akademikoaren lantegian hasi zen lehen margolaritza ikasketak egiten, eta Theodore Chasseriaurekin aritu zen 1848tik aurrera. Chasseriauren obrak eragin handia izan zuen Moreaurengan ("Darioren heriotza", etab.), baina bere formazioan berebiziko garrantzia izan zuen 1857. urtean Italiara egindako bidaiak ere. Bidaia hartan ezagutu zituen, hain zuzen, Degas eta Puvis de Chavannes, eta han ikasi zuen maisu handien obra (Catpaccio, Gozzoli, Mantegna...).

Moreauren hasierako obretan nabarmena da klasizismoaren eragina, adibidez Œdipe et le Sphinx (1864, "Edipo eta esfingea") koadroan. Dena dela, bai koadro horretan eta bai aurreragokoetan, adibidez L'Apparition ("Agerkundea") eta Salomé koadroetan (biak 1876 ingurukoak), gero eta kutsu exotikoagoa eta erotismo eta bortizkeria handiagoa erakutsi zuen. Esmaltea erabili zuen koloreak biziagotzeko; kolorearen erabilera da, hain zuzen ere, Moreauren urmargoen ezaugarri bereziena. Joera horri jarraituz eginak dira Hercule et l'Hydre de Lerne (1876 ingurukoa, "Herkules eta hirusta") besteren artean.

1880. urteaz geroko obretan konposizio konplexuagoak erabili zituen, eta aldi berean mistiko eta sentsuala adierazi zuen osagai heterogeneoen bidez; xehetasun eta naturalismo handiko lanak ditu, oro har, baina fantasiaz eta sentsualitateez beteak dira orobat. Fantastikoak dira, esaterako, eta La Fontaineren Fables alegietako ilustrazioak (1886an jendaurrean erakutsiak).

Moreauk eragin handia izan zuen estetizismo dekadente eta sinbolistan, batez ere, eta surrealismoaren jarraitzaileek ere ezagutu zioten beren inspirazio-iturri izana. Esate baterako, eragin handia izan zuen Matisse, Marquet, Dalí eta, batez ere, Rouaulten pinturan. Hori dela eta, sarritan surrealismoaren eta fauvismoaren sortzailetzat hartu izan da. Haren izena daraman museoan 1.200 pintura eta 7.000 diseinu baino gehiago daude.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gustave Moreau Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.