Gustav Leonhardt
Gustav Leonhardt (Graveland, Herbehereak, 1928ko maiatzaren 30a - Amsterdam, 2012ko urtarrilaren 16a) Herbehereetako klabezin eta organista eta orkestra-zuzendaria izan zen.
Gustav Leonhardt | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | 's-Graveland (en) eta Herbehereak, 1928ko maiatzaren 30a |
Herrialdea | Herbehereetako Erresuma |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Amsterdam, 2012ko urtarrilaren 16a (83 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Marie Leonhardt (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Schola Cantorum Basiliensis (en) Vienako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | ingelesa |
Irakaslea(k) | Eduard Müller |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | orkestra zuzendaria, organista, klabezin-jotzailea, abesbatza-zuzendaria, musikologoa, unibertsitateko irakaslea, piano-jotzailea eta musikagilea |
Lantokia(k) | Amsterdam |
Enplegatzailea(k) | Amsterdamgo Kontserbatorioa University of Music and Performing Arts Vienna (en) University of Siena (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | musika klasikoa |
Musika instrumentua | organoa Klabizenbaloa |
Diskoetxea | Virgin Veritas Philips Teldec Sony Classical Alpha |
|
Biografia
Basileako Schola Cantorumeko ikasle izan zen, eta organoa eta klabezina Eduard Müllerrekin ikasi zituen. 1950etik aurrera, mundu osoan zehar bidaiatzen hasi zen. Vienako Musika Akademiako irakasle izan zen 1952tik 1955era eta Amsterdameko Kontserbatoriokoa 1953tik aurrera.
Bachen musikan espezialista zen, eta antzinako musikako estilo guztiak landu zituen, musika barrokoa bereziki. Bachen fuga-arteari buruzko ikerketa bat argitaratu zuen 1952an, bai eta Sweelinckek teklaturako lanaren edizio berri bat ere. Leonhardt Consort taldearen sortzailea izan zen.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gustav Leonhardt |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.