Gurutzetik jaistea (Rogier van der Weyden)
Gurutzetik jaistea Rogier van der Weyden flandriar margolariaren lan nagusia da. Ohol gaineko olio pintura da, 262 cm zabal eta 220 cm garai, Madrilgo Prado Museoan ikusgai dagoena. Triptiko handi baten zatia zen, baina hegalak galdu egin dira.
Gurutzetik jaistea | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Roger van der Weyden |
Sorrera-urtea | 1440(e)ko hamarkada |
Izenburua | El Descenso del Salamanca a 2ª B eta Descent from the Cross (Deposition of Christ) |
Mugimendua | Primitibo flandestarra |
Komisarioa | Dutch Civic Guard (en) ![]() |
Kultura | Primitibo flandestarra |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta panel (en) ![]() |
Dimentsioak | 204,5 (![]() ![]() |
Genero artistikoa | arte sakroa |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Iconclass | 73D71(+2), MAGDALENE) 11HH(MARY MAGDALENE) eta 73 |
Kokapena | |
Lekua | Pradoko Museoa Chapel of Our-Lady-Outside (en) ![]() San Lorenzo de El Escorial monasterioa El Pardo Pradoko Museoa |
Bilduma | Pradoko Museoa |
Inbentarioa | P002825 |
Jabea | Maria Hungariakoa |
Argumentu nagusia | Descent from the Cross (en) ![]() |
Van der Weydenek Lovainako Harresiez kanpoko Andre Mariaren elizarako (baleztarien kapera) egin zuen lan hau. Kolore askotako eskultura lan handi baten gisara har daiteke. Zorua naturalista da, gorabeherekin, zenbait landarerekin eta giza hezur hondakinekin; hondoa, berriz, laua da, paisajerik gabea, eta horma zulo batean sartuta egongo balitz bezala antolatua dago guztia. Zulo horrek ez du sakonera handirik, eta irudiek osorik betetzen dute eremua. Gizakiaren mina oso hurbiletik antzeman daiteke lan honetan, pertsonaia guztien ezaugarriak zehatz-mehatz adierazten dituelako batetik, eta lanak duen forma eta kolore egitura bateratuagatik bestetik.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016/04/20 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.