Gurutz Ansola
Gurutz Ansola Larrañaga (Azpeitia, 1924ko maiatzaren 2a - Donostia, 2019ko otsailaren 1a) gipuzkoar ikertzaile eta irakaslea izan zen.
Gurutz Ansola | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1984ko martxoaren 22a - 1986ko irailaren 21a Barrutia: Gipuzkoa Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko II. legealdia
1980ko martxoaren 31 - 1984ko urtarrilaren 19a Barrutia: Gipuzkoa Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko I. legealdia
| |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Azpeitia, 1924ko maiatzaren 2a | ||||||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||||||
Heriotza | Donostia, 2019ko otsailaren 1a (94 urte) | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Hizkuntzak | gaztelania euskara | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | politikaria eta ekonomialaria | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Alderdi politikoa | Eusko Alderdi Jeltzalea Eusko Alkartasuna Eusko Alderdi Jeltzalea | ||||||
Biografia
Ekonomia Zientzietan lizentziatua Deustuko Unibertsitatean eta Zuzenbidean Valladolidekoan. Ekonomia-irakaslea izan zen Deustuko Unibertsitatean, Donostian. Makroekonomia euskaraz irakasten aitzindari izan zen unibertsitate horretan eta baita euskaraz ekonomiaren gaineko testuak idazten ere.
Euskal Herriko ekonomia-egiturak eta haien aldaketa, nazioarteko diru-sistema dolarraren mende, eta ongizate-estatuaren krisia eta etorkizuna izan ziren bere ikerlan nagusiak. Eusko Ikaskuntzaren Gizarte eta Ekonomia Zientziak Saileko lehendakaria izan zen 1978tik 1980ra.
Kaleratu zituen lanen artean: Euskal Herriko ekonomiaz (1971), USAren agintaritza eta dolarraren ahulezia (1972), Ongizate-estatuaren krisialdia eta etorkizuna eta Europar banku zentralaren moneta-politika bakarra.
Gipuzkoako Ikastolen Federazioaren sortzaile eta elkarte horren lehendakari izan zen; Gasteizko Legebiltzarreko kide eta Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakari ere izan zen. EAJko kide izan zen, harik eta Eusko Alkartasunarren sorreran parte hartu zuen arte.
Egan eta Zeruko Argiaren kolaboratzaile ere izan zen.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.