Guruin

Guruina organo zelulabakar edo zelulaniztuna da, organismoak behar-beharrezkoak dituen gaiak (digestiorako urinak, entzimak, hormonak, esnea, etab.) sintetizatzen dituena[1], ondoren odolean (guruin endokrinoa), gorputzeko barrunbe baten barnean edo honen kanpoko azalean (guruin exokrinoa) askatzeko.

Giza masailezurpeko guruina. Eskuinean albeolo mukosoak ageri dira eta ezkerrean albeolo serosoak

Guruinen sailkapena

  • Produktuak non isurtzen duten arabera:
    • Endokrinoak: euren produktuak (hormonak) odolean isurtzen dituzte.
    • Exokrinoak: euren produktuak hodi jariatzaile batera jariatzen dituzte, eta, honek, aldi berean, bere produktua, organo huts baten argitara zein azalera isurtzen du. Guruin mota hauek hiru taldetan banatzen dira:
      • Apokrinoak: Gorputzeko zelulen zati bat, jariatzean galtzen da. Sarri, guruin apokrino hitz elkartea, izerdi guruinak adierazteko erabiltzen da.
      • Holokrinoak: Zelula oso-osorik desegiten da bere substantziak jariatzeko, bilgor guruinetan bezala.
      • Merokrinoak: zelulek, euren substantziak, exozitosi bidez jariatzen dituzte, mukosa eta serosa guruinetan bezala.
  • Zelula kopuruaren arabera:
    • Zelulabakarrak
    • Zelulanitzak: Hauek, beste bi taldetan banatzen dira: trinkoak, non, produktua (hormona bat, gehienetan), zelulen barnean metatzen den, handiaraziz, eta besikalak, non, produktua, zelulekin elkartutako folikuluetan metatzen den.
  • Guruin exokrino baten jariakina hiru mota hauetan bana daiteke:
    • Serosoa: sarri, proteinetan aberatsa den produktu urtsua.
    • Mukosoa: Glikoproteina bezalako karbono hidratoetan aberatsa den produktu likatsua.
    • Sebazeoa: produktu lipidoa.

Guruin espezifikoak

Erreferentziak

  1. Lur entziklopedietatik hartua.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.