Gurugu mendia (Sevilla)
Gurugu mendia, Sevillako Maria Luisa Parkean kokatua dagoena, hamarnaka metro gutxi batzuk dituen muino txiki bat da, kupula batean amaitua dagoena, honetara, bertatik parkearen zati handi bat ikus daitekeen eskailera harritsu batetik iristen delarik. Urmael txiki batean amaitzen den ur-jauzi bat du, multzo guztiak, paradisuzko oihan baten sentsazioa ematen duelarik, uraren erorketak ematen duen etengabeko hezetasunari esker bere inguruan existitzen den landaretza trinko eta ezberdinaren ondorioz. 1929ko Sevillako Iberoamerikar Erakusketan tren txiki bat igarotzea ahalbidetzen zuen bide batez inguratua dago, bide hau, bidegorri bihurtzea pentsatuta dagoelarik.
Gurugu | |
---|---|
Geografia | |
Koordenatuak | 37°22′24″N 5°59′15″W |
Kokapena | María Luisa Parkea |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Andaluzia |
Probintzia | Sevillako probintzia |
Udalerria | Sevilla |
- Artikulu hau Sevillako mendiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Gurugu».
Bere izena, Melilla ondoan dagoen mendi nagusiagatik jasotzen du.
Bertako landaretza, pitosporoz (Pittosporum tobira), pinazi pinuz (Pinus pinea), enbor lauko almezez (Celtis australis), eta terrazak apaintzen dituen erratzez osatua dago.
Ia parkearen erdian kokatua, albo batean, Alvarez Quintero anaiak Glorieta du, eta, aurrean, Jardín de los Leones lorategia. Bere sarreraren aurrean, Amerikako Plazarako sarrera dago.
2005ean, multzoa zaharberritu zen, mendi azpian tunel bat gehituz, honek, pertsonak eta ibilgailu txikiak igarotzea ahalbidetzen duelarik, toki osoa inguratu beharra eragotziz.
Irudi galeria
- Ur-jauzia, behetik ikusia
- Ikuspegi orokorra, tunelariekin
- Atseden gunea
- Kupula behatokia