Guru Nanak
Guru Nanak (hindiz: ਗੁਰੂ ਨਾਨਕ, Gurū Nānak, gʊɾuː naːnəkᵊ ahoskatua; Nankana Sahib, 1469ko apirilaren 15a - Kartarpur, 1539ko irailaren 22a) sikhismoaren sortzailea izan zen. Sikhek ez ezik, hinduek eta musulmanek Punjaben eta Indiako azpikontinente osoan ere miresten dute.
Guru Nanak | |||||
---|---|---|---|---|---|
- Guru Angad Dev (en) →
- Guru Angad Dev (en) → | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Nankana Sahib (en) , 1469ko apirilaren 15a | ||||
Heriotza | Kartarpur (en) , 1539ko maiatzaren 7a (70 urte) | ||||
Familia | |||||
Ama | Mata Tripta | ||||
Ezkontidea(k) | Mata Sulakhni (en) | ||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Anai-arrebak | ikusi
| ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | Punjabera | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | gurua | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | Sikhismoa |
Sikh tradizioaren arabera, Nanak hogeita hamar urte zituenean (liburu batzuen arabera hogeita zortzi) era misteriotsu batean desagertu zen. Batzuek Kali Bein ibaian ito zela, eguneko bere ohiko bainuetako batean, uste zuten. Hala ere, Nanak hiru egun beranduago berragertu zen, etengabe errepikatuz «Nā kō hindū nā kō musalmān» ("ez dago hindurik, ez dago musulmanik") esaldia.
Une horretatik aurrera, islamismoaren eta hinduismoaren amaieraren aldeko irakaskuntza berriak zabaltzen hasi zen Nanak, erlijio berri bat sortu ahal izateko: sikhismoaren hasiera izan zena.