Gurtza eukaristiko
Erromatar Eliza Katolikoaren eta eliza protestante zenbaiten liturgian, gurtza eukaristikoa Sakramentu Santua, Kristoren presentzia irudikatzen duen ostia eta ardo konsakratuari alegia, egiten zaion otoitz ekitaldia da. Batzuetan, gau-gurtza ospatzen da, non gauean zehar eta gehienetan txandaka Sakramentu Santuaren aurrean etengabe otoitza egiten den. Betiereko gurtza eukaristikoa ere egiten da, etenik gabe egunero zein gau eta egun, Parisko Sacré-Cœur basilikan esaterako.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.