Guretzat

Guretzat euskal abesti herrikoia da. Abestiaren hitzak Gabriel Arestik sortu zituen, aldiz Oskorri taldeak musikatu eta edonon ezagutarazi zuen.

Guretzat
Oskorriren eta Oskorriren musika-lana
Egilea(k)Oskorri eta Oskorri
Argitaratze-data1976
IzenburuaGuretzat
Ezaugarriak
Genero artistikoaherri-kanta
Hizkuntzaeuskara
Ekoizpena
Ekoizleabaliorik ez
HitzakGabriel Aresti
Bestelako lanak
Musikagileatraditional (en) Itzuli
Argumentu nagusialangilea eta Langile klasea

Oso kanta ezagun bilakatu zen eta 2005ean Euskal Kanturik Onena saioan hautatu zuten.

Oskorriren abesti ezagunenetako bat da. 1996an, Getxoko Fadura frontoian, Oskorrik zuzeneko 25 kantu-urte diskoan luxuzko laguntzarekin grabatu zuten kantu hau: Pedro Guerra abelari kanariarrak interpretatu zuen. Abestiko lau bertsoetako bat espainieraz kantatu zuten, hirugarrena.

Gau ahaztezin hartan Kukubiltxo antzerki-taldeak ere parte hartu zuen, eta luxuzko musikari eta bestelako gonbidatu batzuek ere bai: Martin Carthy, Niko Etxart, Joserra Fernandez, Pedro Guerra, Gwendaleko kide batzuk, Kepa Junkera, Mikel Laboa, Fermin Muguruza, Liam O'Flynn, Ruper Ordorika, Juan Carlos Perez, Albert Pla, Anton Reixa, Jon Sarasua, Joseba Tapia, Patrick Vaillant eta Gabriel Yacoub.[1]

Hitzak

Langile-klasearen aldeko aldarri positibo bat sortu zuen Gabriel Arestik bertso hauekin.

Hitz guztiak hainbat webgunetan irakur daitezke.[2][3][4] Hasiera besterik ez dugu aipatuko, Arestik sorturiko hitzak oraindik egile eskubideen pean daudelako:

« Guretzat berdin dira

astea eta jaia,
lana bihurtzen dugu
kantatzeko gaia.
Har ditzagun eskuan
giltza eta laia,
gariz eta burdinaz
lantzeko Bizkaia.

 »

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Taldea, elkar. «Oskorriri zor dioguna - PostData» postdata.elkar.eus (Noiz kontsultatua: 2020-08-11).
  2. (Frantsesez) «Guretzat Paroles – OSKORRI – GreatSong» GREATSONG : Paroles de Chansons Officielles et Traduction musique (Noiz kontsultatua: 2020-08-13).
  3. «Letras de Guretzat de Oskorri | euskal musika, música vasca» eu.musikazblai.com (Noiz kontsultatua: 2020-08-13).
  4. (Gaztelaniaz) «GURETZAT - Oskorri» Letras.com (Noiz kontsultatua: 2020-08-13).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.