Gure ikastola

Gure ikastola Lapurdiko Ikastola bat da. Hendaia herrian dago kokatuta.

Gure ikastola
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Lapurdi
HerriaHendaia
Koordenatuak43°21′35″N 1°46′33″W
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1971ko irailaren 1a
Kontaktua
Helbidea9, Bigarrena karrika - 64700 HENDAIA eta 9 rue Bigarrena - BP 132 - 64700 HENDAYE
Webgune ofiziala

    Ikastetxe pribatua da, Frantziako Hezkuntza Nazionaleko Ministerioarekin itundua. Haur hezkuntza eta lehen mailetako ikasleak formatzen ditu, murgiltze ereduan. Seaska eta Ikastolen Elkartea federakuntzetako kide da.

    Egoitzak bi gunetan banatuak dira Irandatz eta Gaztelu zahar auzoetan.[1]

    Historikoa

    1971 urtean sortua.

    2011 urtean, Amets Arzallus ikasle ohiak eta Xano Halsouet musikari Urruñarrak kantu bat idatzi zuten Gure ikastola izenekoa.[2]

    2013 urtean Udalak ikastolarendako egoitza berri baten egiteko proiektua debekatzen du eta Seaskak hainbat mobilizazio antolatzen ditu.[3] Proiektu berria ez da eginen, baina Gaztelu zaharreko gunea konpontzea erabakitzen du udalak, ikastolaren egoitza beharrei erantzunez.

    Erreferentziak

    1. «Hasiera» Gure Ikastola Hendaia (Noiz kontsultatua: 2021-12-22).
    2. Gure Ikastola Amets Arzallus eta Xano. (Noiz kontsultatua: 2021-12-22).
    3. Berria.eus. «Hendaiako ikastola, arriskuan» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-12-22).

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.