Gure Sor Lekua
Gure Sor Lekua 1956an André Madré jeneralak kolorez grabatutako dokumentala da.[1] Euskaraz egindako lehen film luzea izan zen, euskal diasporaren herrimina asetzeko asmoz.[2] Hazparneko Haritz Barne zineman estreinatu zuten.[3] 2013ko azaroaren 29an iragarri zuten galdutzat hartzen zen film honen kopia bat berreskuratu zutela Parisen.[4] Gaur egun ez da film honen audiorik ezagutzen.
Gure Sor Lekua | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1956 |
Izenburua | Gure Sor Lekua |
Jatorrizko hizkuntza | euskara |
Jatorrizko herrialdea | Frantzia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dokumentala |
Iraupena | 90 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Gidoigilea(k) | Jean Elizalde |
Antzezlea(k) | |
Filma Josu Martinezek aurkitu zuen, Parisko etxebizitza partikular batean. Aurkikuntzaren istorioa Gure Sor Lekuaren bila (2015) film dokumentalean azaldu zuen.
Ikus, gainera
Erreferentziak
- «Un investigador de la UPV descubre la primera película rodada en euskera» El Correo 2013-11-29.
- «Galdutzat ematen zen euskarazko lehen filma aurkitu du EHUko ikerlari batek» Naiz! 2013-11-29.
- «Un investigador de la UPV/EHU descubre la primera película rodada en euskera» Deia 2013-11-29.
- «Euskarazko lehen filmaren kopia bat aurkitu dute, 1956an zazpi lurraldeetan Andre Madre jeneralak filmatutakoa» Berria 2013-11-29.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.