Gurdi lasterketak
Gurdi lasterketak (antzinako grezieraz, ἁρματοδρομία edo "harmatodromia") Antzinako Greziako eta Erromako kirolik ospetsuenetarikoa zen. Oso arriskutsuak izan ohi ziren aurigentzat eta zaldientzat ere, batzuetan lesio edo zauri grabeak egiten zituztelako, baita hil ere.
Kirol onek emozioak eta zirrara pizten zituen ikusleetan, gaurko kotxeen lehiaketetan bezala. Lehiaketa antolatzeko moduaren aspektu batzuk gaur kotze lehiaketen antolaketan isladatuta ikus daitezke. Gurdi lehiaketetan, erromatarren estiloaren arabera, taldeak kirol-babesle desberdinen arabera antolatzen ziren, hau da, kirol babesle bakoitzeko talde bat zegoen. Talde hauek ikusleen laguntza zeukaten haiek animatzen eta batzuetan talde esberdinetako gendea borrokatzen zen. Lehiaketak batzuetan polizitatu egiten zituzten, horregatik, lehiaketak bakarrik izateari utzi zioten eta herritar guztiei eragina egiten zien zerbait bihurtu zen. Hau, erromatarrek eta geroago errege bizantziarrek taldeen kontrola hartu zutela eta funtzionario postuak jarri zituztela lehiaketa ikuskatzeko zergatia azaltzen laguntzen du. Kirol honek indarra galdu zuen Erromatar Inperioaren gainbehera gertatu zenean, baina urte batzuk iraundu zuen Bizantziarren Inperioetan oraindik.
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |