Gurari

Guraria gogamenaren gaitasun bat da, itxaropena edo desira zerbait lortu nahi izatekoa. Fikzioan gurariak ohikoak dira, eta gurari hori egia bihurtzen duten mekanismo naturaz gaindikoak fantasiaren parte izaten dira. Esate baterako, Mila eta Bat Gauetan, ezaguna da Aladino eta bere kriseilu miragarriaren ipuina, zeinean gurariak eskatzen dituen Aladinok.

Ana Soler Baena artistaren erakusketa batean, Uharten 2008an, publikoak desio edo guraria eskatuz parte har zezakeen instalazioan.

Herri sineskerietan ere ohikoak dira gurariak, batzuetan folklore bihurtuta. Esate baterako, Gaztelugatxeko baselizara igotakoan, bertako kanpaia hiru bider jo eta guraria eskatzen baduzu, bete egingo omen da gurari hori[1][2].

Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. Arboliz. «Gaztelugatxeko San Joan» Gaztelugatxeko San Joan (Noiz kontsultatua: 2018-09-18).
  2. «Koralaren ateraldia Bizkaian : Gaztelugatxe eta Gernika» www.paroisse-garikoitz-lapurdi.org (Noiz kontsultatua: 2018-09-18).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.