Gupta Inperioa
Gupta Inperioa (sanskritoz: गुप्त साम्राज्य, Gupta Sāmrājya) Indiako inoizko inperio politiko eta militar handienetariko bat izan zen. Gupta dinastiak agindu zuen Inperioan 240-550 urte bitartean. Lurraldez, India iparraldeko eremu gehiena, eta gaur egungo Pakistan ekialdea eta Bangladesh hartzen zituen.
Gupta Inperioa गुप्त साम्राज्य | |||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
320 – 600 | |||||||||||||||
Monarkia | |||||||||||||||
Gupta Inperioa kolore grisez; berdez, menpeko estatuak | |||||||||||||||
Geografia | |||||||||||||||
Hiriburua | Pataliputra | ||||||||||||||
Kultura | |||||||||||||||
Hizkuntza(k) | Sanskrito | ||||||||||||||
Erlijioa | Hinduismo Budismo | ||||||||||||||
Historia | |||||||||||||||
|
Gupta inperioak iraun zuen bitartean bakea, oparotasuna eta garapena izan ziren nagusi; horrenbestez, kultura indiarra asko aurreratu zen artean, literaturan eta zientzian: zientzia bera (gaur darabilgun zenbaki-sistema hamartarra garatu zuten, besteak beste), filosofia, arkitektura, eskultura, pintura, literatura, musika eta dantza landu zuten, gaurdaino iraun duenez. Sanskritoa zen Gupta Inperioko hizkuntza.
Gupta errege-erreginek administrazio-sistema eraginkorra ezarri zuten; botere zentral indartsua zeukaten, baina bake-garaietan herriei autonomia ere ematen zieten. Hinduismoa nagusi zenez, gizartearen antolaketa eredu horren araberakoa zen, kasta edo leinuka banatuta. Hinduismoaren ezaugarri nagusiak orduan ezarri ziren: jainko-jainkosak, erlijio-ohiturak eta tenpluak.
Inperioaren sasoian merkataritza eta kanpo-harremanak hain aberatsak izan ziren, ezen, sinesmen eta arkitektura hinduistak eta budistak Borneo, Kanbodia, Indonesia eta Thailandiaraino heldu ziren.
Historia
Gupta dinastia jatorriz Bengalakoa zela uste dute: Śrī Guptak sortu zuen dinastia 240-280 urte bitartean.
Antolaketa
Gupta Inperioko agintari nagusia enperadorea zen, Estatuko burua, baina nahitaez gobernu osoak lagundu behar zion: ministroek, Asanbleak eta funtzionarioek (zerga-biltzaileak eta ofizialak; enbaxadoreak, probintzia-gobernadoreak, militarrak eta artxibozainak; trobadoreak, heraldoak, eskribauak, guardiak, zelatariak, garraiolariak eta morroiak, besteak beste). Izan ere, Asanbleak izendatzen zuen erregea/enperadorea, zabarkeria kasuetan epaitu egiten zuen, eta erabakiak hartzen laguntzen zion. Asanbleako partaideak printzeak, agintari militarrak, apaizak, erakunde-ordezkariak eta behe-mailako agintariak ziren.
Enperadoreen zerrenda
- Sri Gupta
- Ghatotkacha
- Chandragupta I.a
- Nishamusgupta
- Samudragupta
- Ramagupta
- Chandragupta II.a
- Kumaragupta I.a
- Skandagupta
- Purugupta
- Kumaragupta II.a
- Budhagupta
- Narasimhagupta Baladitya
- Kumaragupta III.a
- Vishnugupta
- Vainyagupta
- Bhanugupta
- Shashankgupta