Guntram
| estreinaldi_lekua = Grossherzogliches antzokia | besteak = | webgunea = }}
Guntram | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Argitaratze-data | XIX. mendea |
Estreinaldi-data | 1894ko maiatzaren 10a |
Izenburua | Guntram |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | alemana |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Libretista | Richard Strauss |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Richard Strauss |
![]() ![]() |
Guntram Richard Strauss konposatzaile alemaniarrak hiru zatitan idatzitako opera bat da. Bere lehen opera izan zen, 1894. urtean idatzia. Bere lehen opera honetan, Wagnerren musika estiloaren eragina oso nabaria da. Operaren libretoa, konposatzaileak berak idatzi zuen. Opera honetako musika, Heroi bizitza bat izeneko bere olerki sinfonikoan oinarrituta dago.
Istorioa
Erdi Aroko Alemanian oinarrituta dago opera honetako istorioa. Richard Wagnerren opera estilo musikalean oinarritua, maitasun eta erredentzioaren istorioa hirukote honen inguruan doa: Guntram izeneko koblakaria, Duke Robert ankerra, eta, azken honen emazte ia santua, Freihild.
Operako pertsonaiak
- Duke Zaharra baxua
- Freihild (aurrekoaren alaba) sopranoa
- Duke Robert (aurrekoaren senarra) baritonoa
- Guntram (abeslaria) tenorea
- Friedhold (abeslaria baxua
- Dukearen bufoia tenorea
- Atsoa kontraltoa
- Agurea tenorea
- Bi gizon gazte baxuak
- Hiru basailu baxuak
- Mezulari bat baritonoa
- Lau koblakari alemaniar (Minnesinger) tenoreak, baxuak
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.