Gunnar Asplund
Erik Gunnar Asplund (Stockholm, 1885eko irailaren 22a − 1940ko urriaren 20a) arkitekto suediarra izan zen, 1920ko hamarkadako arkitektura neoklasiko suediarraren ordezkaririk esanguratsuenetakoa. Bere bizitzaren azken hamarkadan, arkitektura modernoaren sustatzaile nagusienetakoa izan zen Suedian.
Gunnar Asplund | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Stockholm, 1885eko irailaren 22a |
Herrialdea | Suedia |
Heriotza | Engelbrekt church parish (en) eta Stockholm, 1940ko urriaren 20a (55 urte) |
Hobiratze lekua | Skogskyrkogården |
Hezkuntza | |
Heziketa | Royal Institute of Technology (en) Suediako Arteen Errege Akademia |
Hizkuntzak | suediera |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa |
Lantokia(k) | Stockholm |
Enplegatzailea(k) | Royal Institute of Technology (en) |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Bizitza
Asplund suediako eskola erromantikoan hezi zen artistikoki. Hastapeneko lanek mugimendu hau jarraitzen dute, gutxinaka-gutxinaka aldetzen badoa ere neoklasikoaren ikuspegi modernoagoa eta bereagoa sortu arte. 1930ean Stockholmeko Nazioarteko Erakusketan pabilioiak eraiki zituen, guztiz modernoak. Hamarkada hartako arkitektura modernoaren gaina Alemania, Herbehereak eta Frantziako arrazionalismoak osatzen zuen eta Asplund bertan oinarritu zen, baina era askeago eta espontaneoagoan, estilo organikotzat jo daitekeen eran.
1930tik aurrera Teknologia Errege Institutuko irakaslea izan zen, Stockholmen.
1934 eta 1937 bitartean Goteborgeko udaletxearen handitze lanetan aritu zen. Interes handiko lana da, antzinako eraikin bati eraikin guztiz modernoa atxikitzen baitio, naturaltasun osoz eta funtzioari dagokion handitasunez.
Bere lan ezagunenen artean, Stockholmeko liburutegi publikoa (ondoren eraiki ziren liburutegi askoren eredu) eta Skogskyrkogården ("Basoko Hilerria") daude. Azken hau, Sigurd Lewerentz kidearekin egina izan zen, eta UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu du. Bertan hilobiratua dago.
Lan nagusiak
- Skogskyrkogården (1914-40)
- Goteborgeko Udaletxea (1917-37)
- Snellman etxea, Djursholm, (1918)
- Listers konderriko justizia jauregia, Sölvesborg, (1921)
- Skandia zinema, Stockholm (1923)
- Stockholmeko liburutegi publikoa (1928)