Gullfoss
Gullfoss ("Urrezko Ur-jauzia" euskaraz) Islandiako hego-ekialdeko Hvítá ibaiaren arroilan dagoen ur-jauzia da, Islandiako ospetsuena.[1] Urrezko Zirkuluaren ibilbide turistikoaren parte da.
Gullfoss | |
---|---|
![]() | |
Datu orokorrak | |
Mota | ur-jauzi |
Zabalera | 70 m |
Geografia | |
![]() ![]() | |
Koordenatuak | 64°19′34″N 20°07′16″W |
Honen parte da | Hvítá |
Kokapena | Biskupstungur (en) ![]() |
Herrialdea | ![]() |
Islandiako eskualdeak | Suðurland |
Islandiako udalerriak | Bláskógabyggð |
Ur-gorputza | Hvítá |
Hidrografia | |
Ur-emaria | 140 m³/s |

Ezaugarriak
Gullfoss herrialdeko atrakzio ezagunenetako bat da. Hvítá ibaiaren ibilgu zabalean dago, hegoalderantz doa eta ur-jauzitik kilometro batera bat-batean ekialderantz egiten du, hiru maila kurbatutan eroriz. Une horretan, bi jauzitan erortzen da (11 eta 21 metrokoak), 32 metroko sakonerako pitzadura batean, 20 metroko zabalera eta 2,5 kilometroko luzera duena. Ur-jauzi horren batez besteko emaria segundoko 140 metro kubikokoa da udan, eta 80 metro kubikokoa neguan. Neurtutako gehienezko ur-fluxua 2000 metro kubikokoa da.
Historia
XX. mendearen lehen erdian eta urte batzuk geroago, proiektu garrantzitsu bat aurrera eraman nahi zen Gullfossen balizko erabilerarren bitartez elektrizitatea sortzeko. Aldi horretan, jabeek, Tómas Tómasson eta Halldór Halldórsson, katarata inbertsiogile atzerritarrei alokatu zieten. Hala ere, inbertitzaileek proiektua gauzatzeko egindako saiakerek porrot egin zuten, partzialki dirurik ez zegoelako baina baita ere kritiki ugari zirelako. Gero, Islandiako Estatuari saldu zioten ur-jauzia. Ondoren ere, Hvita ustiatzeko planak asmatu ziren, Gullfoss betirako aldatuko zutena. Plan horiek ez ziren gauzatu eta orain Gullfoss babestuta dago. Inguru horien defentsan Sigríður Tómasdóttir emakume aktibista, Islandiako lehen ekologista gisa ezagututa, oso ezaguna egin zen.[2]
Urrezko Zirkulua
Þingvellir eta Haukadalur haranaren geiserrekin batera, Gullfoss Urrezko Zirkuluaren partea da, Islandiako ibilbide turistiko ospetsuena.[3]
Erreferentziak
Ikus, gainera
- Sigríður Tómasdóttir, Islandiako lehen emakume ekologista.
Kanpo estekak
- (Ingelesez):Urrezko Zirkulua Lonely Planeten.
- Bideoa You Tuben.