Guimet Museoa
Guimet museoa (frantsesez: Musée national des Arts asiatiques-Guimet edo Musée Guimet) asiar artearen inguruko Frantziako museo bat da. Pariseko XVI. barrutiko Avenue d’lénan kokatua dago. Mendebalde guztiko Asiar artearen inguruko bildumarik handienetarikoa dauka.
Guimet Museoa | |
---|---|
Musée national des Arts asiatiques-Guimet | |
Monumentu historikoa | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Frantzia |
Frantziaren banaketa administratiboa | Metropolitar Frantzia |
Eskualdea | Île-de-France |
Departamendua | Seine |
Territorial collectivity of France with special status | Paris |
Udalerri barrutia | Parisko 16. barrutia |
Koordenatuak | 48°51′55″N 2°17′38″E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1889 |
Inaugurazioa | 1885 |
Kudeatzailea | Service of the Museums of France |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Jules Chatron (en) |
Azalera | 4.005 m² |
Ondarea | |
Mérimée ID | PA00086705 |
Bisitariak urtean | 253.223 |
Kontaktua | |
Telefonoa | tel:+33-1-56-52-53-00 |
Webgune ofiziala | |
Museoa, hasiera batean Lyonen kokatua (1879), estatuari eman zitzaion eta Parisera eraman zen 1885ean. Émile Étienne Guimetek sortu zuen bidaiatzea gustatzen zitzaion handiki frantziar bat. Guimetek instrukzio publikoko ministroarengatik Muturreko ekialdeko erlijioak ikertzeko agindua jaso zuen 1876an, museoa bidai horren ondorio izan zelarik, txinatar eta japoniar zeramika, baita Egipto, Grezia eta Erromarekin loturiko hainbat objektu ere. Bere hegaletako batean Panthéon Bouddhique delakoa kokatzen da, arte erlijiosoa erakusten duena.
2006ko abendutik 2007ko apirilera arte Museoak Kabulgo museoaren bildumak izan ditu, Grekobaktriar Erresumatik, Alexandria Oxianakoa hiritik eta Tillya Tepe altxorretik zetozen pieza arkeologikoekin.
Kanpo estekak
- Guimet Museoko web-orria (Frantsesez)