Guillermo Endara

Guillermo David Endara Galimany (Panama Hiria, 1936ko maiatzaren 12a - Panama Hiria, 2009ko irailaren 28a) panamar politikaria eta legegizona izan zen. Errepublikako presidente izan zen 1989tik 1994ra.

Guillermo Endara


Panamako presidente

Bizitza
JaiotzaPanama Hiria, 1936ko maiatzaren 12a
Herrialdea Panama
HeriotzaPanama Hiria, 2009ko irailaren 28a (73 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
Ezkontidea(k)Ana Mae Diaz (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaNew Yorkeko Unibertsitatea
Black-Foxe Military Institute (en) Itzuli
University of Panama (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta abokatua
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaPanameñista Party (en) Itzuli
Moral Vanguard of the Fatherland (en) Itzuli

Find a Grave: 42514165 Edit the value on Wikidata

Bizitza

Hiritar Oposizioko Aliantza Demokratikoko buru zela, irabazletzat hartu zuen bere burua 1989ko lehendakaritzarako hauteskundeetan (estatubatuar ikuskariek emaitza hura ontzat hartu eta gero), baina Manuel Antonio Noriega jeneralak balio gabe utzi zituen hauteskunde haiek. Urte hartan bertan, Errepublikako lehendakaritza hartu zuen, Estatu Batuetako base batean kargua zin egin ondoren. 1990ean, Defentsa Indarrak ezeztatu zituen eta erakunde berri bat sortu zuen, Polizia Nazionala hain zuzen. Agintaldian egon zen bitartean, bidegabekeria hazi egin zen, baita herrialdearen pobretasun-maila ere. 1992an egin zen erreferendum batean, ez ziren onartu Endarak konstituziorako proposatzen zituen erreformak. 1994an amaitu zen bere agintaldia. Ernesto Pérez Balladares izan zen haren ondorengoa.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Guillermo Endara Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.