Guillaume Van Strydonck
Guillaume Van Strydonck (Namsos, 1861eko abenduaren 10a - Saint-Gilles, 1937ko uztailaren 2a) belgikar margolaria izan zen. Hasieran errealista izan zen, baina gero inpresionismora jo zuen .
Guillaume Van Strydonck | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Namsos eta Namsos (en) , 1861eko abenduaren 10a |
Herrialdea | Belgika |
Heriotza | Saint-Gilles, 1937ko uztailaren 2a (75 urte) |
Familia | |
Anai-arrebak | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Kidetza | Les XX |
Biografia
Norvegian jaio zen, bere aita Belgikako enpresa batean lan egiten zuen han, baina txikitan handik joan zen. Hamabi urte zituela, Edouard Agneessensen marrazketa ikasgaiak hartzen hasi zen. 1876an hasita, Académie Royale des Beaux-Arts-en matrikulatu zen, non Jean-François Portaelsen eskutik ikasi zuen. Geroago, Jean-Léon Gérômerekin ikasi zuen Parisko École nationale supérieure des beaux-arts-en. [1]
1883an, Les XX talde sezesionistaren sortzaileetako bat izan zen. Garai horretan bere margo-estiloa kolorean eta argiaren erabileran aldarte iragankorrak adierazteko gehiago oinarritzen hasi zen eta luminismoa deitua izan zen estilo baten sortzaileetariko bat da. 1884an, Prix Godecharle saria eman zioten.
Oso gustuko zuen bidaiatzea. 1886an, Floridara bidaia bat egin zuen eta Indian bizi izan zen 1891tik 1896ra [1]. Belgikara itzuli zenean, Weert-en kokatu zen, Eskalda ibaian, eta Belgikako landa eremua gai nagusi bihurtu zen. Errege Akademian irakasle izan zen 1900etik 1931ra.
Aukeratutako margolanak
- Lorategi Zaharra
- Siesta
- Twilight (Tenisaren ondoren)
- Ispiludun emakume gaztearen erretratua
- Ibaiaren Ertza
Erreferentziak
- The Strand Magazine, Vol.32 @ Google Books
Bibliografia
- Peter H. Feist et al.: Het Impressionisme, Taschen, Munich, 2010.ISBN 978-3-83652-290-8
- Constantin Ekonomidès: Guillaume van Strydonck, de reizen van de impressionistische schilder, Pandora, 2002ISBN 978-90-532-5194-2
Kanpo estekak
- Arcadja Auctions: Van Strydonck-en koadro gehiago
- Guillaume van Strydonck, les voyages du peintre impressionniste @ Art Memoires (2002ko maiatza)