Guillaume Gouffier
Guillaume Gouffier (1488-1525eko otsailaren 24a), Bonniveteko jauna, frantziar amirala izan zen.
Guillaume Gouffier | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | 1488 (egutegi gregorianoa) |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Paviako gudua, 1525eko otsailaren 24a (egutegi gregorianoa) (36/37 urte) |
Heriotza modua | : guduan hila |
Familia | |
Aita | Guillaume Gouffier |
Ama | Philippe de Montmorency, Dame de Vitry-en-Brie |
Seme-alabak | ikusi
|
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | diplomazialaria eta militarra |
Jasotako sariak | ikusi
|
Zerbitzu militarra | |
Gradua | amiral |
Parte hartutako gatazkak | Italiar Gerrak |
Artus Gouffier, Boisyko jauna, anaia nagusia zuen. Hau Frantzisko I.a Frantziakoaren tutorea zenez, biak elkarrekin heziak izan ziren. 1507an Genoako setioan eta 1513an Éperonsko guduan parte hartu zuen. Frantzisko errege bilakatu zenean, begikoen bat izan zen eta baita erregearen aholkularia. 1515ean Frantziako amiral izendatu zuten. 1519ko hautaketan Frantziskoren alde dirutza gastatu zuen hau Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadore hautatu zezatela. Tamalez, ez zuen lortu azkenean Karlos I.a Espainiakoa hautatu baitzuten.
1521ean Nafarroako Erresuma berreskuratzeko hirugarren saialdian parte hartu zuen, eta urriaren hasieran Hondarribia konkistatu zuen.
Karlos Borboikoa etsai nagusia izan zuen.
1523an Bonnivetek Odet Foixkoa ordezkatu zuen, Italiako armadaren buru eta Milanerria eraso zuen. Hala ere, espainiarrek menderatua izan zen eta ihes egitean Pierre Terrail galdu zuen. Hurrengo urtean, Frantzisko eraman zuen Italiara eta Paviako guduko hondamendian hil zen.
Artikulu hau Frantziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |