Guido Mazzoni

Guido Mazzoni, il Paganino edo il Modanino ezizenez ezaguna (Modena, 1450eko martxoaren 2a - ib., 1518ko otsailaren 1a), italiar eskultorea izan zen, arte sakratuan terrakotazko irudi-taldeen exekuzioarekin nabarmendu zen.

Guido Mazzoni
Bizitza
JaiotzaModena, 1450eko martxoaren 2a
HeriotzaModena, 1518ko otsailaren 1a (67 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Isabella Discalzi Mazzoni (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakeskultorea eta illuminator (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Ubaldo Magnavacca, Guido Mazzoni bere maisulanetako bat modelatzen, mihise gaineko olioa, 1908

Bizitza

Jaiotza (Madonna della pappa izenez ere ezaguna), terrakota, Modena, Duomo
Erosta, terrakota, 1477-79 i., Modena, San Giovanni Battista eliza

Gutxi dakigu Mazzoniren ikaskuntza artistikoaz; 1470. urtetik aurrerako iturri dokumentalek frogatzen dute herri jaietetarako paper-matxezko antzerki-maskarak eta dekorazio-tresnak ekoizteko alorrean aritu izana (besteak beste, Esteko Herkules I. emaztea zen Aragoiko Leonor-raren omenez Modenan egindakoa).

Asma daiteke nola, data horretatik aurrera, bere aparteko artisau-talentuak eta terrakota maisuki modelatzaile gisa lantzeko abileziak estimu gero eta handiagoarekin hartuta izatera eraman zuten. Terrakotarekin pertsonaien ezaugarri anatomikoen zehaztasun handiko exekuzioarekin lantzen zuen eta, gainera, estaldura piktorikoen polikromia laguntzarekin, arroparen erreprodukzio naturalista sendoa lortzen zuen.

Hildako Kristoren gaineko erosta. Xehetasuna, 1485-89 i., terrakota, antzinako Sant'Antonio di Castello eliza, Venezia, Paduako Museo Zibikoak

Mazzonik lortu zuen arrakasta, bereziki, XV. mendean Italiako iparraldean ospe handia lortu zuen genero artistiko zehatz bati lotuta dago: Kristo hilaren gaineko erosta irudikatzen duten tamaina naturaleko estatua polikromatuen multzoak. Forma estilistiko herrikoien bidez, patetismo handiko eta adierazpen-berehalakotasunaren bidez, 1475 eta 1490 bitartean halako eskultura-multzo dezente sortu zituen: Bussetoko Erosta, Santa Maria degli Angeli elizan (garai hartan Anai Txikien Ordenaren esku utzita); Modenakoa, San Giovanni Battista elizan; Ferrarakoa, Santa Maria della Rosan (gaur egun San Michele del Gesù elizan); beste Erosta bat Cremonan (desagertua) eta beste bat Venezian (horietako zati nabarmenak Paduako Musei Civici-etan gordetzen dira).

Madonna della Pappa. 1480

1491 baino lehen egindako beste lan aipagarri batzuk dira Guastallako Ama eta Haurra eta Modenako katedraleko kriptan dagoen Jaiotza ospetsua (Madonna della Pappa izenez ere ezaguna, haurrari eman aurretik janaria tenperatura egokian jartzeko asmoarekin katilu batean putz egiten duen neskamearen keinu ohikoagatik).

Alfonso II Aragoikoa edo Fernando I Aragoikoaren erretratua. Capodimonte Museoa

Guidok hartutako tentsio izpiritual handiko hizkuntza herrikoiak - Ferrarako pintura garaikideak ere erabiltzen zuena - ez zion eragotzi goi-nobleziaren aitorpen garrantzitsuak jasotzea. 1491ean Fernando I.aren aragoiar gortera Napolira deitu zuten, eta horretarako brontzezko busto bat egin zuen (gaur egun Capodimonte Museoan gordetzen da).Napolin ere onarpena aurkitu zuen gaur miresten dugun beste Erosta eder bat eraikitzeko Sant'Anna dei Lombardi elizan (di Monteoliveto izenez ere ezaguna). Beste behin ere, Guidok froga eman zuen hileta-oinazea irudietan aldarte desberdinak antzemateko jaioa zela. Modu berean erretratugile trebetasunak aldarrikatzeko gai izana: Josef Arimateakoaren eta Nikodemo itxurapean, Fernando I.aren eta bere seme Alfontso II Aragoikoaren erretratuak ezkutatuta daude ziurrenik.

Kristo hilaren gaineko erosta, Sant'Anna dei Lombardi elizan (Napoli)

Napoliko Erostaren egiteko prozesua gogoan du Vasarik ere :

« [...] eskultore bat [...] Modanino da Modena goitizenez ezaguna, aipaturiko Alfontsorentzako muskulu biribileko terrakota polikromaturiko irudi ugariko Errukiñe bat landu zuen, bizitasun handiz ekarriak, eta erregak Napoliko Monte Oliveto elizan jartzea agindu zuen, lekurik ohoretsu horretan dagoen monasterioan; lan horretan esandako errege bera belaunikaturik agertzen da, benetan bizi baino biziago dirudiena; izan ere Modanino erregearen partetik sari askorekin ordainduta izan zen.  »

Izan ere, arte sakratuaren lan plastikoez gain, Modenako artista gero eta estimatuagoa izan zen goi mailako bezeroen artean erretratuen ekoizpenean errealismo zainduaren dohainengatik: guztientzako adibide da Barre egiten duen Haurra busto famatua. (baliteke Henrike VIII.arekin identifikatua) Royal Collection-ean.

Karlos VIII.a, Frantziako erregeak, Napolitik igarota, Mazzoni ezagutu zuen eta berarekin Parisen nahi izan zuen (de toutes chose du monde artisau onenak harrapatzea helburu zuen programaren baitan). Garai hartako dokumentuek (1498) paintre et enlumineur gisa aipatzen dute.Veronako Fra Giocondorekin lan egin zuen Amboiseko gazteluan, estimua eta miresmena lortuz. Karlos VIII.a hil zenean, Saint Denisko basilikarako bere errege hilobia egiteko enkargua jaso zuen (brontzez esmaltatuta eta, aingeruen estatuak eta bertute negarrez inguratua bere gorpua gordetzeko xedea duen nitxoan). Frantziako Iraultzan gertatutako errege hilobiak profanatzearen ondorioz suntsitu zuten gero.

Italiara itzuli labur baten ondoren, 1507an berriro Frantzian izan zen Luis XII.aren zerbitzura; Bloiseko gazteluan lan egin zuen erregearen irudiaren bi estatua sortuz: ehiza-janzkerarekin bat eta bigarren bat, harrizkoa, gazteluaren sarreran jartzeko zaldizko monumentu gisa. 1516an Modenara itzuli zen berriro eta 1518ko irailaren 13an hil zen bere jaioterrian.

Profil artistikoa

Bussetoko Erosta, xehetasuna, 1476-77 i.

Arlo artistikoan zentroaren eta periferiaren arteko kontrastea eta hizkuntza jasoa eta herrikoiaren arteko paralelismoak zentzua badu, zalantzarik gabe, Guido Mazzoni periferiaren eta herriko hizkeraren aldean dagoela. Adolfo Venturik esan zuenez:

"Mazzoni emiliar dialektoa hitz egiten du. [...] bere lurraren izaerari leial eusten dio eta bere adierazpenik berezkoena Guastallako Madonnan aurkitzen du, ume sendoarekin, soroen semea, eta Modenako katedralaren Jaiotzan, Jesus txikiari kazola eta koilara ekartzen dizkion mendiko morroiaren eguneroko bizitzako pasarte bihurtuta eta herriaren umoreak "Suor Pappina" ("Moja Pappina") izenburuarekin bataiatu duena [1].

Mazzoni, beraz, «Berpizkunde errealista» erakusle da, eszenaratzen dituen figuren xehetasunak zorroztasunez jabetzeko gai dena, baina baita eguneroko bizitzaren behaketatik ateratako gramatika baten arabera arimaren mugimenduei forma emateko ere.Galleria Estenseko Agure baten buruak (Nikodemoren irudiaren zati bat izan daitekeela hipotesia izan da, desagertutako Cremonako Erostakoa) azal lehorra markatzen duten zimur sakonen sarean, bere lanean kontsumitzen duen nekazari zahar baten fisonomia eta sufrimendu nabarmenarekin pentsatzen duela bere bizitzan maisutasunez erakusten du. Hain errealismo zorrotz horrek Guidok zenbaitetan eredu biziaren moldaketa teknika erabiltzen zuela uste izan du.

Erosta gaia bere gai kuttunena zen, ebangilioaren kontaketaren pertsonaiekin fededunen identifikazioa, pertsonai horien pathos herrikoiaren baliatuz, lortzeko gai aproposa zelako.

"Oso askotarikoa - behatzen du Adalgisa Luglik - jarrera sorta da, ikusleen bizitasunaren eta Kristoren gorpu mugiezinaren kontrastetik hasita, janzkeraren alderdi deskribatzaileetaraino, aurpegien espresio-gama bizi eta anitzaraino" [2].

Guido Mazzoni Frantziako erregearen gortera joan ahal izan zen, Emilia probintziatik erresuma ospetsu baten erdigunera. Benetako pena da Frantziako Mazzoniren ekoizpenari buruz geratzen diren froga eskasek bere estiloak bere heldutasun artistikoko eta bere lorturiko ospeko urteetan izan duen bilakaera baloratzeko aukera ez ematea.

Artelanak

Hildako Kristoren gaineko erosta, xehetasuna, Ferrara, San Michele del Gesù eliza
  • Hildako Kristoren gaineko erosta, 1476-1477, Busseto (PR), Santa Maria degli Angeli eliza
  • Frantziskotar fraide baten burua, Covignano (RN), Graziako Frantziskotar Museoa
  • Hildako Kristoren gaineko erosta, 1477-1479 i., Modena, San Giovanni Battista eliza
  • Agure baten burua, Modena, Galleria Estense
  • Madonna umearekin, Guastalla (RE), Basilica della Pieve
  • Jaiotza (Madonna della Pappa), Modena, Duomo
  • Doloretakoa, 1480-85 i., Ferrara, Palazzo Schifanoia Museoa
  • Hildako Kristoren gaineko erosta, 1483-1485 inguru, Ferrara, San Michele del Gesù eliza
  • Doloretako Ama Birjinaren bustoa, Ferrara, Musei Civici di Arte Antica
  • Erosta baten zatiak, 1489, Padua, Paduako Museo Zibikoak
  • Barre eginten duen Haurra (Enrike VIII?),1498 ingurukoa, Londres, The Royal Collection
  • Fernando I.aren bustoa (?), 1491, Napoli, Capodimonteko Museo Nazionala
  • Hildako Kristoren gaineko erosta, 1492-94, Napoli, Sant'Anna dei Lombardi (edo Monteolivetoko)

Esleipenak

  • Kristo hildakoen gaineko erosta, 1480-1490, Medole, Assunzione della Vergine eliza.

Erreferentziak

  1. cfr. la voce Mazzoni, Guido in "Enciclopedia Italiana", Roma, 1934, vol. XXII, p. 657
  2. Lugli, Adalgisa, Guido Mazzoni e la rinascita della terracotta nel Quattrocento, Torino, 1990, p.77-85

Bibliografia

  • Adolfo Venturi, Di un insigne artista modenese del XV secolo, "Archivio Storico Italiano, IV, XIV, 1884"
  • Cesare Gnudi, L'arte di Guido Mazzoni. Problemi e proposte. Atti e Memorie della Deputazione di Storia Patria per le Antiche Provincie Modenesi, VIII, IV, 1952
  • Adalgisa Lugli, Guido Mazzoni e la rinascita della terracotta nel Quattrocento, Allemandi, Turin, 1990.
  • Anna Maria Visser Travagli (a cura di), ed.), Guido Mazzoni. Il Compianto sul Cristo morto nella Chiesa del Gesù a Ferrara. L'opera e il restauro, Ferrara, Centro Di, 2003, ISBN 8870383954.
  • Luca Bortolotti, MAZZONI, Guido, Dizionario biografico degli italiani, liburukia 72, Erroma, Istituto dell'Enciclopedia Italiana, 2008. 2015eko martxoaren 25ean kontsultatua.
  • Giorgio Bonsantike Francesca Piccininik editatua), Emozioni in terracotta. Guido Mazzoni, Antonio Begarelli: sculture del Rinascimento emiliano (2009an Modenan egindako erakusketaren katalogoa), Modena, Panini, 2009, ISBN 9788857000749.
  • Francesco Brigoni, Medole attraversp i tempi, Medole, 1978. ISBN ez dago.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.