Guido Caprotti

Guido Caprotti Pachetti (Monza, 1887ko urriaren 5a - Balmaseda, 1966ko irailaren 5a) italiar margolari bat izan zen. Europan barrena hainbat bidai egin ostean kasualitatez  Avilara heldu zen 1916 urtean. Bere lan gehienak bertan ondu zituen. Mundu osoan arrakasta izan zuen eta, hori dela eta, hainbat sari jaso zituen, Avilako “adoptatutako semea” titulua edo Milaneko Brerako akademiak emandako  Arte Ederreko erakusketa nazionalaren urrezko domina besteak beste.[1]

Guido Caprotti
Bizitza
JaiotzaMonza, 1887ko urriaren 5a
Herrialdea Espainia
 Italiako Erresuma  (1887ko urriaren 5a -  1946ko ekainaren 18a)
 Italia  (1946ko ekainaren 18a -  1966ko irailaren 6a)
HeriotzaBalmaseda, 1966ko irailaren 6a (78 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
italiera
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
Jasotako sariak
Genero artistikoaerretratua
Guido Caprottiren hilobia Avilan

Bizitza

Monzan(Italia) jaioa, oso txikitatik bere dohain artistikoengatik nabarmendu zen. Herri bakoitzaren purutasun eta egiazko izaera bilatzen bidai ugari egin zituen Europan barrena.[2]

Espainiagatik erakarria sentitu zen, pintoreskoa zelako eta herri horretako pintore handien lanak ezagutzen zituelako. Trenez  zihoala elur ekaitza handi bat gertatu zen eta Avilan harrapatuta geratu zen. Bertan halabeharrez egondako egunek  inpresio handia eragin zioten eta hori dela eta bertara bizitzera lekualdatu zen.[2]

Guidok izaera irekia zuen eta oso azkar Avilako bizitza publikoan eta kulturalean onartuta izan zen.[2]

Laster bizitza guztian bere bikotea izango zena ezagutu zuen, Laura de la Torre. Berarekin Avilako hiriaren alde zaharrean dagoen Superunda jauregira joan zen bizitzera.[2]

Guda zibilan Avila utzi behar izan zuen, baina amaitu ondoren bere familiarekin  hirira bueltatu zen.[2]

Mexikon egonaldi luzeak egin zituen 1949 eta 1959 urteen artean. Bertan hainbat margolan egin zituen, hala nola “Las Posadas (Fiesta Mexicana)”, “Indios”; “Caminantes”, “El rancho”, “Mexicanos”, “Las mañanitas”, “Novios”, “La rancherita”, “En el río”, “Novios” eta “Retrato de mujer mexicana[3]

1996an hil zen Balmasedan, bere emaztearen familiaren jaioterrian.

Lana

Guido Caprottiren lana klasizismoaren barruan sailka daiteke.

Artista honek egunerokoan Avilan gertatzen zena bere margolanetan islatu zuen.[2] Bere lanetan hiriaren arkitektura eta urbanismoa, herritarren izaera eta bertan arnasten zen mistizismo erlijiosoa irudikatzea lortu zuen.

Bere koadroetan agertzen diren gaien artean azpimarratzekoak dira nekazal eremuko jendearen eta pertsonaia popularren erretratuak. Horrez gain, figura erlijiosoei garrantzia berezia eman zien: Prozesioak, fraide eta mojak ohikoak izan ziren bere margolanetan. Bere talde erretratuetan maisuki erabili zuen argia eta lortu zuen giroa berregitea eta pertsonaia bakoitzaren izaera irudikatzea.[4]

Bere koadroetan, beste lanekin zerikusia ez duena baina oso ohikoa den gaia emakumeen gorputz biluzia da. 20ko hamarkadatik aurrera gai honi buruzko hainbat obra egin zituen. Veneziar Errenazimenduko  eta bere garaiko artistek influentzia handia izan zuten lan hauen estiloan.[4]

Azkenik, erretratuak bere ekoizpenaren parte handi bat dira. Bere ingresu sarrera nagusia enkarguak izan ziren. Horregatik bere lanetan erretratu ugari daude, batez ere emakume burges eta aristokratikoena.[4]

Bere obren zati handi bat Avila hiriburuko udal jabetzakoa den Superunda jauregian(Bere bizitokia izan zen jauregian) ikusgai dago.[2]

Eboluzioa eta ezaugarriak[1]

Caprottiren lanak aztertzerakoan berehala konturatzen gara kontraste handia dagoela bere margolanen artean. Aniztasun hori artistaren jakin mina eta eboluzio gaitasuna islatzen du. Bere nahia monotonia piktorikotik aldentzea izan zen.

Bere lanen estiloa aztertuz, hainbat aro ezberdindu daitezke:

Bere Italiako lehenengo aroan erretratu oso naturalistak eta paisaia argitsuak sortu zituen. Parisera heldu zenean, berriz, inpresionismoak eragin handia izan zuen bere margolanetan eta laster  teknika dibisionistak erabili zituen. Urte hauetan aipatzekoak dira landa eremuko eta hiriko paisaiak, erretratuak eta figurak.

Inpresionismo eta postinpresionismoa sakonki ezagutu ondoren, expresionismo kromatikoaren aroa hasi zuen. Aro hau Espainiara heldu arte luzatu zen. Bertan urre mendeko artisten(El Greco, Velazquez, Zurbaran…) tradizioagatik erakarrita sentitu zen. Bisitatu zituen hirien paisaien eta tipismoengatik liluratuta geratu zen.

Aro honetan bere pintura sintetikoagoa egin zen. Horrela, Gaztelako paisaia eta pertsonaiak irudikatzen onarpen mundiala lortu zuen. Caprottik Bere koadroak giro literario eta misteriotsuz blaitu zituen. Horrez gain, eszena kostunbrista ugari irudikatu zituen bere margolanetan gailendu zen naturalismo estiloan.

Aro guzti hauek, artistak inprobisatzeko eta hamaika eszena eta gaiei moldatzeko gaitasuna zuela demostratzen dute. Gainera, Bere karrera guztian zehar aipatzekoak dira argiaren trataera arretatsua eta sakontasun espaziala, bere inpresionismo garaian garatutako bi dohain.

Hala ere, eta nahiz eta eboluzio hau izan, Caprottik beti kokatu zen estilo klasizistatik gertu, berak aipatzen zuen moduan:

“Beti klasizismo ildoaren baitan margotu dut, hala ere ez beti guztiz ortodoxoa, batzutan zertxobait liberala, baina inoiz bertatik atera gabe”

Lan esanguratsuak[1]

La Supersite (La superviviente): oihal gaineko olio-pintura. Milango Brera akademiaren Bozzi Caimi saria irazabi zuen 1910 urtean.

Los ojos de la noche (Los serenos):1917, Avila

La voz de las tinieblas (o El Sereno): oihal gaineko olio-pintura, 1918, Avila(Superunda jauregia)

Por tierras de Castilla: oihal gaineko olio-pintura, 1917, Avila(Superunda jauregia)

La cita: oihal gaineko olio-pintura, 1918, Avila(Superunda jauregia)

La confesión: oihal gaineko olio-pintura, 1917, Avila(Superunda jauregia)

Mi familia: oihal gaineko olio-pintura, 1927, Madrid

Víctimas: oihal gaineko olio-pintura, 1937, Avila(Superunda jauregia)

La madre del héroe: Taula gaineko teknika mistoa, 1918-1938, Avila(Superunda jauregia)

La procesión de La Santa: oihal gaineko olio-pintura, 1940, Avila

La ofrenda del pan (o Misa en Castilla): oihal gaineko olio-pintura, 1936, Avila(Superunda jauregia)

Retrato de Miguel de Unamuno: oihal gaineko olio-pintura, 1929, Madrid

Mural: Mexikoko banku nazionalaren Lomas sukurtsala, 1959

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Guido Caprotti. 2022-09-22 (Noiz kontsultatua: 2023-07-04).
  2. (Gaztelaniaz) «Guido Caprotti | Ávila Turismo» Página Oficial de Turismo de Ávila (Noiz kontsultatua: 2023-07-04).
  3. (Gaztelaniaz) Sanchidrián, Jesús Mª. (2022-01-08). «Hermanamiento de Ávila y Morelia por la pintura» Ávilared | Noticias de Ávila (Noiz kontsultatua: 2023-07-14).
  4. (Gaztelaniaz) blamara. (2014-10-02). «Guido Caprotti (III): La colección» La Mirada Extraviada (Noiz kontsultatua: 2023-07-04).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.