Guido Calogero
Guido Calogero (Erroma, 1904ko abenduaren 4a - ib., 1986ko apirilaren 17a) italiar filosofoa izan zen.
Guido Calogero | |||||
---|---|---|---|---|---|
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Erroma, 1904ko abenduaren 4a | ||||
Herrialdea | Italiako Erresuma (1904ko abenduaren 4a - 1946ko ekainaren 18a) Italia (1946ko ekainaren 18a - 1986ko apirilaren 17a) | ||||
Lehen hizkuntza | italiera | ||||
Heriotza | Erroma, 1986ko apirilaren 17a (81 urte) | ||||
Familia | |||||
Aita | Giorgio Calogero | ||||
Ama | Ernesta Michelangeli | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | italiera ingelesa | ||||
Ikaslea(k) | ikusi
| ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | filosofoa, politikaria eta unibertsitateko irakaslea | ||||
Lantokia(k) | Pisa eta Erroma | ||||
Enplegatzailea(k) | Pisako Unibertsitatea Erromako La Sapienza Unibertsitatea | ||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Kidetza | Linzeen Akademia National Council of the Kingdom of Italy (en) | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | Italiako Alderdi Sozialista |
Filosofiaren Historiaren irakasle izan zen Florentzia, Pisa eta Erromako unibertsitateetan. Gogor borrokatu zen faxismoaren aurka, eta aktibismo horretantxe oinarritu zuen bere filosofia, liberal-sozialismoaren bidetik joz, betiere. Presentzialismo izenaz bataiatu zuen bere pentsaera, eta errealitatea pentsatzearen ekimenarekin lotzen ahalegindu zen —garaikide izan zuen Giovanni Gentile faxistak ez bezala—, hau da, logos konkretuarekin, ez logos abstraktuarekin. Hauek dira Calogeroren idazlan nagusiak: I fondamenti di la logica aristotelica (1927, Logika aristotelikoaren oinarriak), La conclusione della filosofia del conoscere (1938, Ezagutzaren filosofiaren ondorioak), Il metodo dell´economia e il marxismo (1944, Ekonomiaren metodoa eta marxismoa), Difesa del liberalsocialismo (1945, Sozial-liberalismoaren defentsa), Lezioni di filosofia (hiru liburuki, 1946-48, Filosofia ikasgaiak), Verità e libertà (1960, Egia eta askatasuna).
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.