Guido Baccelli
Guido Baccelli (Erroma, 1830eko azaroaren 25a - ibidem, 1916ko urtarrilaren 10a) Italiako sendagile eta politikaria. Viktor Emanuel II.a erregearen sendagilea eta politikako zenbait kargu izan zuen. Biriken eta pleuraren hainbat eritasun aztertu zituen, pleura-isuria besteren artean. Malariari eta beronen sendabideari buruzko ikerketak ere egin zituen.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Artikulu hau Italiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.