Guevara jauregia (Lorca)
Guevara jauregia, Lorcako (Murtziako eskualdea, Espainia) eraikin barroko zibil esanguratsuena da, jauregi bat. Herrian Casa de Guevara edo Casa de Las Columnas (zutabeen etxea) izenekin ezaguna da. Lope Gisbert kalean dago, XVIII. eta XIX. mendeetako tokiko aristokrazia eta burgesiak bere egoitza aberatsak ezartzeko aukeratu zuen tokietako batean. 21. mendean, museo gisa eta kultura-jardueretarako, erakusketetarako eta bisita gidatuetarako erabiltzen da, Lorcako udalak kudeatuta.
Guevara jauregia (Lorca) | |
---|---|
Kultura ondasuna | |
![]() ![]() | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Autonomia | ![]() |
Udalerria | Lorca |
Koordenatuak | 37°40′30″N 1°41′51″W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1694 |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Nicolás de Bussy (en) ![]() |
Estiloa | Barrokoa |
Ondarea | |
BIC | RI-51-0012340 |
Ezaugarriak
Gebara leinuaren Espainiako adar noble baten abetza izan zen, eta Juan de Guevara García de Alcaraz Done Jakue ordenako zaldunak aginduta egin zen, aurreko eraikin batzuen erreforma osoa eginez, Andres de Goenaga euskal arkitektoaren lanarekin, lan luze batean, 1691 eta 1705 urteen artean.
![](../I/Fac_retab_guevara.JPG.webp)
Fatxadan, nabarmentzeko modukoa da erretaula barroko handi baten antzeko atari ikusgarria, lau zutabe salomoniko eta erdiko ezkutu bikaina duena, Gebara armarri koroatua.
2011ko maiatzaren 11ko lurrikarak eragindako kalteen ondoren, eraikina erabat eraberritu zen eta 2013ko apirilaren 23an berrinauguratu zen.
Kanpo estekak
- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, gaztelaniazko Wikipediako «Palacio de Guevara» artikulutik itzuli da; zehazki, 2021-08-12ko bertsio honetatik. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.