Guevara dorrea (Potenza)
Guevara Dorrea Italian dago, Potenza hiriko erdigune historikoaren ekialdeko ertzean eta K.o. IX. mendean eraikitako antzinako monumentua da, jada existitzen ez den hiriko gazteluaren parte zena.
Guevara dorrea (Potenza) | |
---|---|
![]() | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Eskualdea | ![]() |
Probintzia | Potenzako probintzia |
Hiria | Potenza |
Koordenatuak | 40°38′25″N 15°48′36″E |
![]() | |
Ondarea | |
Kontaktua | |
Helbidea | Via Beato Bonaventura |
Historia
Seguruenik, dorrea gazteluaren aurretik eraiki zen, IX. mende inguruan, talaia-funtzio zehatz eta autonomo batekin eta, beranduago, haren inguruan altxatuko zen egitura gotortua, Potenzako Kondeen gaztelu bihurtuko zuena X - XI mendeetan.Gazteluaren historia, ordea, hiria feudotzat zuten familieekin lotuta dago. 1268an, Karlos I.a Anjoukoak Suabiako Korradinoren aurka irabazi ondoren, hiria eta gaztelua kondeei kendu zien.
Angevindarren erreinua amaitu eta aragoiarren etorrerarekin, Alfontso erregeak konderri bihurtutako hiria eman zion Innico de Guevara bere aldekoari. Eta haren ondoren, Italiako guevararrek euren presentziaren zantzu nabariak utzi zituzten hiriko gertakari soziopolitikoetan, eta dorre honek ere beraien izena hartu zuen.
Kanpo estekak
- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, Italierazko Wikipediako «Torre Guevara» artikulutik itzuli da; zehazki, 2021-11-28ko bertsio honetatik. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.