Gueñesko geltokia
Gueñes Euskal Herriko Bizkaiko tren eta autobus geltoki bat da, Gueñes udalerriko erdigunean kokatuta dagoena.
Gueñes | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Lineak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Kokapena | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Helbidea | Enkarterri kalea, 22; 48840 | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Udalerria | Gueñes, Bizkaia | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Geltokiaren datuak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Kodea | 05471 | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Gunea | 3. gunea | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Irekiera | 1890eko abenduaren 5a | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Irisgarria | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Zerbitzuak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Aldageltokia | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Nasak | 1 | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Trenbideak | 1 | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jabea | Trenen Azpiegituren Administratzailea | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Eragilea | Renfe Feve | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Garraio zerbitzuak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Renfe Aldiriak | Bilbo ↔ Balmaseda | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Bizkaibus | A0651 Bilbo ↔ Balmaseda | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
C-4f linea | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
|
Geltokia 1890eko abenduaren 5an ireki zen.
Egoera
Geltokia honako burdinbide hauen ibilbidearen zati da:[1]
- Bilbo — Leon: 22,294 kilometro-puntua
- Bilbo — Santander: 22,294 kilometro-puntua
Sarbideak
- Enkarterri kalea, 22
Historia
Kadagua ibaiaren arroan trenaren behin betiko proiektua Victor Txabarri, Manuel Allendesalazar, Enrique Aresti eta Ramón Bergé ingeniariek aurkeztu zuten 1888ko maiatzean. Urte bereko uztailean onartu zen. Burdinbidea onura publikokotzat jo zen, 99 urterako ustiapen batekin. Kadaguako Trenbidearen Konpainia 1888ko uztailaren 2an eratu zen kudeatzeko. Linea Zorrotzan abiatu behar zen, Bilbotik Portugaleterako burdinbideak auzo horretan zuen geltokian.[2]
Burdinbidea 1890eko abenduaren 5an inauguratu zen. Urtean gutxienez 96 000 bidaiari garraiatzeko asmoa zuten, eta jarduerak hasi eta lau urte eskasera 219 504 bidaiari mugitzen zituzten. Geltoki hori burdinbidearen gainerakoarekin batera inauguratu zen 1890eko abenduaren 5an.[3]
1898an sortu zen Bilbo-Santander burdinbidea, Zorrotza-Balmaseda trenbidea Santander-Solares eta Zalla-Solares burdinbidetarekin lotu ondoren, Bilbo eta Santander arteko ibilbideak ahalbidetuz.[4]
1972an FEVE eragileak trenbideen ustiapena bere esku hartu ondoren, 1975ean Bilbo-Leon eta Bilbo-Santander burdinbideak lotu zituen Arangurengo geltokian. Handik aurrera bai Santanderretik bai Leonetik zetozen trenek trenbide beretik heltzen dira Irauregira. Lutxanako eta Roblako saihesbideak zama-garraiorako trenentzako besterik ez ziren mantendu.
1994an Bilbo-Leon burdinbidea itxi ostean, trenek Balmasedako geltokira baino ez ziren heltzen.[5] 2003an berriro ireki zen Bilbo-Leon burdinbidea, batipat Robla kotren turistiko zerbitzua ezartzeko, eta baita egunean zentzu bakoitzeko tren bat jartzeko. Bere aldetik, Bilbo-Santander burdinbidea irekita mantendu zen, gaur egun egunean zentzu bakoitzeko hiru tren daudelarik.[6]
Bilbo-Leon burdinbideari dagokionez, 2009an Galtzarako geralekura luzatuta, trenek aldiriko zerbitzua egiten dute Bilbora arte, eta tren bat ibiltzen da 30 minutuko maiztasunaz. Burdinbide hau, aipatutakoen artean guztiz elektrifikatuta dagoen bakarra da.[7]
Geltokia
Geltokiak sarbide bakarra du, arrapalaz irisgarri, eta nasa bakarrekoa da. Kanpoaldean doako aparkalekua dago.
Zerbitzuak
Eskualdeko trenak
|
Aldiriko trenak
|
Hiriarteko autobusak
Udaletxea | Geraleku kodea: 1212 |
Erreferentziak
- EuroFerroviarios. «Gueñes (geltokia)» euroferroviarios.net (Noiz kontsultatua: 2020-05-05).
- Iberiar Penintsulako trenbide txikietako historia. Fundación de los Ferrocarriles Españoles DL 2005 ISBN 84-88675-97-6. PMC 804307216. (Noiz kontsultatua: 2021-05-23).
- Roblatik Balmasedarako trenaren kronologia. Via Libre aldizkaria, 465. zenbakia. 2003ko ekaina.
- «Santaderretik Bilbora Trenbidearen Konpainia» web.archive.org 2016-02-03 (Noiz kontsultatua: 2021-05-23).
- (Gaztelaniaz) Asociación Burgalesa de Amigos del Ferrocarril. «Bilbo-Robla burdinbidea: geltokiak» (Noiz kontsultatua: 2014-08-31).
- (Gaztelaniaz) Asociación Burgalesa de Amigos del Ferrocarril. «Bilbo-Robla burdinbidea: ibilbidea» (Noiz kontsultatua: 2014-08-31).
- Treneando. «Fevek geraleku berri bat inauguratu zen Balmasedan» (Noiz kontsultatua: 2013-04-07).