Gudea
Gudea[1] (sumerieraz: 𒅗𒌣𒀀) Lagasheko agintaria (ensia) izan zen K.a. 2144-2124 bitartean.
Gudea | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | K.a. XXII. mendea | ||
Herrialdea | Lagash | ||
Heriotza | K.a. XXII. mendea ( urte) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | subiranoa |
Sumerko zibilizazio berriko gune nagusi egin zen Lagash. Bertako agintariek, Akadiar Inperioan, sekula ez zioten beren buruari errege titulua eman, baizik eta ensi edo gobernari. Gudeak hamabost eta hogei urte bitartean gobernatu zuen Lagash. Tenpluak eta jauregiak eraiki zituen, eta bere erretratuen sail handia utzi digu. Arroka bolkanikoetan, diorita urdinean edo dolerita beltzean, zizelkaturiko 30 irudi baino gehiago daude. Beti, monje gisa jantzia agertzen da, kaunakesarekin, soinburuak estali gabe eta eskuak elkartuta dituela, otoitz egiteko moduan. Maiestate lasai eta grina erlijioso biziaren inpresioa eragiten dute. Haren garaian, bakearen onurez eta oparotasun paregabekoaz gozatu ahal izan zituen Lagashek.
Erreferentziak
Aurrekoa Urbaba |
Lagasheko ensia K.a. 2144-K.a. 2124 |
Ondorengoa Urningirsu |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gudea |