Gudaroste Pagano Handia
Gudaroste pagano handia, baita Gudaroste handia edo Daniar gudaroste handia izenez ezaguna, IX. mendearen amaieran ia Ingalaterra osoa harpilatu eta konkistatu zuen daniar jatorriko gudaroste bikingo bat izan zen. Garai hartako eskandinaviar eraso gehienak ez bezala, honako hau gudaroste erraldoi batek gauzatu zuen, ziurrenik garaiko gudaroste ahaltsuenen artean legoke, ehundaka ontzi eta milaka gerlariz osatua.
Azkenik, Wessex erresumako Alfredo Handia erregeak Gudaroste Pagano Handia garaitzea lortu zuen, halere bikingo eta anglosaxoien arteko gatazkak Ingalaterrako ipar-ekialdea eta ekialdea bikingoen esku uzten zuen akordioaz amaitu ziren.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.