Gubernia
Gubernia (errusieraz губе́рния) Errusiar Inperioko banaketa administratibo handiena zen. Ohi, gobernatura edo probintzia bezala itzultzen da. Gubernia, gobernatzaile batek gobernatzen du.
Banaketa administratibo hau, 1708ko abenduaren 18an Petri.a enperadorearen ediktuaren ondorioz sortu zen. Honen ondoren, herrialdea zortzi guberniatan banatu zen. 1719an, guberniak probintziatan banatuak izan ziren. Beranduago, gubernia kopurua 23raino igo zen.
1775eko erreformarengatik, guberniyak oraindik gehiago banatu ziren eta ujezd delakoetan banatu ziren. Banaketa administratibo hau, biztanle kopuruan oinarrituta zegoen, eta gubernia hitza namiestnitxiestvo bere sinonimo errusiarrarengatik aldatu zen, batzuetan, erregeordetza bezala itzultzen dena.
1796ko abenduaren 13ko errusiar senatuaren ukaziagatik, Gobernatura Orokorra edo guberniaren estatusa berrezarria izan zen eta Errusia, berriz ere, guberniatan banatu zen, hauek, ujezdetan eta, hauek, volostetan.
Banaketa administratibo hau 1917ko Errusiar Iraultzararte iraun zuen.
Otsaileko Iraultzaren ondoren, 1917ko Behin-behineko Errusiar Gobernuak guberniei gobernuaren polizia etxe izena ezarri zien. Urriko Iraultzak, bere tokian utzi zuen banaketa administratiboa, baina gobernu aparatua gobernu sobietengatik aldatua izan zen.
Sobietar Batasunaren banaketa administratiboek aldaketa anitz egin zuten euren lurraldean, 1918-1929 tartean bereziki. Denbora batez, banaketa administratibo hau, oblast, okrug eta raionengatik aldatu zen.
Egungo Errusian, Gubernia hitza zaharkitua dago eta, gubernator hitza, oblast edo kraien gobernatzaileentzako erabiltzen da.
Errusiar Inperioko guberniak
Errusiar Inperioko guberniak (1708-1726) | ||||||||||||||||||
1708-1709 | Kazan | Ingermanland | Azov | Smolensk | ||||||||||||||
1710-1712 | San Petersburgo | |||||||||||||||||
1713 | Mosku | Riga | ||||||||||||||||
1714-1716 | Niznhi Novgorod | |||||||||||||||||
1717-1718 | Astrakhan | |||||||||||||||||
1719-1724 | Nizhni Novgorod | Reval | ||||||||||||||||
1725 | Voronezh | |||||||||||||||||
1726 | Smolensk | |||||||||||||||||
Artxangelgorod, Kiev eta Siberia guberniak konstante mantendu ziren 1708 eta 1726 artean. |