Guayas ibaia
Guayas ibaia Ekuadorko mendebaldeko ibai nagusietakoa da. Horrez gain, Ozeano Barean itsasoratzen den Hego Amerikako ibairik nagusiena ere bada. Guayaquil hiriaren aurrean du sorburua, Daule eta Babahoyo ibaiek bat egiten duten gunean. Ibaiaren bokaleak estuario bat eratzen du eta Guayaquilgo golkoan isurtzen ditu urak Ozeano Barera.
Guayas ibaia | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 389 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 2°11′43″S 79°52′12″W |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | |
Arroaren azalera | 34.500 km² |
Ur-emaria | 1.157 m³/s |
Bokalea () | Guayaquilgo golkoa |
Guayas ibaia 60 kilometro luze da Daule eta Babahoyo ibaiek bat egiten duten lekutik. Hala ere, esan daiteke Guayas Daule ibaiaren azken tarteak duen izena dela. Horregatik, Daule ibaiaren luzera kontuan hartuz, 389 kilometro luze da.
Ikus, gainera
- Guayaquilgo golkoa
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.