Guatemalako Kapitaintza Nagusia
Guatemalako Kapitaintza Nagusia (gazteleraz: Capitanía General de Guatemala) edo Guatemalako Erresuma (gazteleraz: Reino de Guatemala) 1540an Espainiak bere Erdialdeko Amerikako koloniak kudeatzeko sorturiko barruti administratiboa izan zen, Espainia Berriko erregeordetzaren barnean zegoena.
Guatemalako Kapitaintza Nagusia Capitanía General de Guatemala | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1535 – 1821 | |||||||||||
Espainiar Inperioko kapitaintza nagusia | |||||||||||
| |||||||||||
Goiburua Plus Ultra | |||||||||||
Espainia Berriko erregeordetzako mapa, kapitaintza hego-ekialdean kokaturik. | |||||||||||
Geografia | |||||||||||
Hiriburua | Gracias a Dios (1535-1549) Santiago de los Caballeros de Guatemala (1549-1773) Nueva Guatemala de la Asunción (1776-1821) | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Dirua | Peso eta Espainiako Erreala | ||||||||||
Kultura | |||||||||||
Hizkuntza(k) | Ofizialki gaztelera | ||||||||||
Erlijioa | Katolikoa | ||||||||||
Historia | |||||||||||
|
1540 eta 1812 artean eta, berriro, 1816 eta 1820 artean iraun zuen. 1812 eta 1814 artean eta, berriro, 1820 eta 1821 artean, eskualdea, Inperio osoa bezalaxe, 1812ko Espainiako Konstituzioaren agindupean, politikoki menpean ez jarritakoak ziren probintziatan banaturik zegoen no. 1821ean bost probintziarrek (Chiapasko Ciudad Real, Guatemala, San Salvador, Comayagua eta Nikaragua eta Costa Rica), Espainiarekiko bere independentzia aldarrikatu zuten. Hurrengo urtean probintzia gehienek Mexikoko Lehen Inperioa osatu zuten eta, behin Inperioa erorita, 1823an Erdialdeko Amerikako Probintzia Batuak osatu zituzten, 1824an Erdialdeko Amerikako Errepublika Federala bihurtuko zirenak.
Kapitaintza egungo Guatemala, Belize, El Salvador, Honduras, Nikaragua, Costa Rica, eta Mexikoko Chiapas estatuan kokatuta zegoen. Lehendabiziko hiriburua Hondurasko Gracias a Dios zen, 1549an Santiago de los Caballeros de Guatemalara (egungo Antigua Guatemala) eta 1776an Nueva Guatemala de la Asunciónera (egungo Guatemalako Hiria) mugitu arte.
Kanpo estekak
Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |