Guatemalako Zigorgabetasunaren Aurkako Nazioarteko Komisioa
Guatemalako Zigorgabetasunaren aurkako Nazioarteko Komisioa (CICIG) 2006ko abenduaren 12an sortu eta 2019ko irailaren 3an desegin zen.
Guatemalako Zigorgabetasunaren Aurkako Nazioarteko Komisioa | |
---|---|
Datuak | |
Mota | government commission (en) eta nazioarteko erakundea |
Herrialdea | Guatemala |
Historia | |
Sorrera | 2006 |
webgune ofiziala |
Ibilbidea
Nazio Batuen Erakundeak eta Guatemalako Gobernuak sinatutako akordioaren bidez sortu zen, 2007ko maiatzean Auzitegi Konstituzionalak aldeko aholku-irizpena eman ondoren. Geroago, Guatemalako Errepublikako Kongresuak onartu zuen 2007ko abuztuaren 1ean.
2009ko martxoaren 24an, Guatemalako Kanpo Arazoetako ministroak Ban Ki-moon Idazkari Nagusiari zuzendutako gutun pertsonal baten bidez eskatu zuen CICIGen agintaldia beste bi urtez luzatzea. Luzapena 2009ko apirilaren 15ean baieztatu zen idazkari nagusiak erantzun pertsonal bat bidali zion Atzerri Arazoetako ministroari, Nazio Batuen Erakundearen nahia adieraziz Batzordeak beste bi urtez erakunde nazionalen aldeko lan garrantzitsua jarraitzeko. Hori dela eta, CICIG-ek 2017ko irailaren 3ra arte lanean jarraituko du Estatuari laguntzeko erakunde kriminalak desegiteko eta Guatemalako zigorgabetasunaren aurka borrokatzeko.
2014-2019 aldirako komisario arduraduna Iván Velásquez Gómez Kolonbiako fiskala izan zen. 2019ko urtarrilaren 7an, NBEren eta Guatemalaren arteko akordioa aldebakarrean bertan behera utzi zuen Jimmy Morales presidenteak, CICIGek legez kanpoko ekintzetan, botere gehiegikerian eta herrialdeko konstituzioaren aurkako ekintzetan parte hartzeari buruz.[1] NBEk prozedura hori baztertu eta gaitzetsi zuen [1], herrialdeko auzitegi juridiko gorenak Moralesen erabakiaren aurka ebatzi zuen bitartean.[2] Honek, herrialdeko enpresa-eliteak lagunduta[3] krisi instituzionala eragin zuen, gobernuaren eta Auzitegi Konstituzionalaren arteko gatazkaren ondorioz. Morales ikertzen ari da bere hauteskunde kanpainan izandako irregulartasunengatik.[4] [5]
Helburuak
CICIG-aren agintaldia, Hitzarmenean ezarritakoaren arabera, hiru helburu nagusik osatzen zuten:
- Lehenik eta behin, CICIGk ikertu behar du Guatemalako herritarren oinarrizko giza eskubideei eragiten dieten delituak egiten dituzten legez kanpoko segurtasun indarren eta segurtasun aparatu klandestinoen existentzia, eta legez kanpoko talde horien egiturak identifikatu behar ditu (estatuko funtzionarioekin duten lotura barne), funtzionamendu-moduak eta finantzaketa-iturriak.
- Bigarrenik, CICIG-ek Estatuarekin lankidetzan aritu behar du klandestinitateko segurtasun-aparatuak eta legez kanpoko segurtasun-indarrak desegiten eta haien kideek egindako delituen ikerketa, epaiketa penala eta zigorra sustatu;
- Hirugarrenik, CICIG-ek gomendioak egingo dizkio Guatemalako Estatuari, aparatu klandestinoak eta legez kanpoko segurtasun-indarrak desagerrarazi eta berriro agertzea saihesteko politika publikoak hartzeko, horretarako beharrezkoak diren erreforma juridiko eta instituzionalak barne.
Kasuak
CICIG-ek bost gai nagusi lehenetsi zituen ikerketa penalean eta auzibidea: kontrabandoa eta zerga iruzurra da, sektore publikoko ustelkeria da, alderdi politikoen eta hauteskunde-kanpainen finantzaketa, ustelkeria judiziala, eta azkena droga trafikoa eta dirua zuritzea.[6]
Año | Caso | Delito | Descripción |
---|---|---|---|
2006 | Pavón eta PARLACEN | Epaiketarik gabeko exekuzioak | Óscar Berger Perdomo-rengobernuko funtzionarioen kontrakoa, Pavón eta El Infiernitoko presoen erailketa eta PARLACENeko dipututu salvadortarren erailketaren gainekoa. |
2008-2009 | Alfonso Portillo | Ustelkeria | Alfonso Portillo presidente ohiari lotutako militarren ustelkeria. Taiwáneko enbaxadore ohia, Andrew Wu, epaitua izan zen ere.[6] |
2008-2012 | Adolfo Vivar | Defraudazioa | Antigua Guatemalako alkate ohiaren kontrako kondena, Adolfo Vivar, 23 milioi quetzal erabiltzeagatik egin ez ziren obrengatik.[6] |
2009 | Rosenberg kasua | Erailketa | Rodrigo Rosenbergen heriotzaren erantzukizuna Sandra Torres eta Álvaro Colom -eri egozteagatik 10 urte kartzela Valdez Paiz anaiei.[7] |
2012 | Marlene Blanco Lapola | Legez kanpoko exekuzioak | Marlene Blanco Lapola, Polizi zuzendari ohia arrapatzea, legez kanpoko erailketengatik.[6] |
2013 | Migrazio Zuzendaritza Nagusia (DGM) | Diru sarrera ilegalak | Atzerritarrentzako pasaporteak, aeroportutik erregistrorik gabe sartzea eta pertsoen trafikorako autoak erreztea.[6] |
2014 | Mendozatarrak | Akusatuak, baina epaitu gabeak [8] | |
Byron Lima Oliva | Korrupzioa | Juan Gerardiren erailketagatik preso zegoen Byron Lima Olivak zuzendutako sarea espetxean.[6] 2016ko uztailaren 18an Pavonen eraila izan arte espetxeen buru izaten jarraitu zuen Limak.[9] | |
2015 | La Línea kasua | Aduana defraudazioa | Juan Carlos Monzón, Roxana Baldettiren idazkari zenaren kontrako kasua, etaSuperintendencia de Administración Tributaria de Guatemalako (SAT), Carlos Muñoz eta Omar Francoren kontra. |
IGSS-Pisa kasua | Legez kontrako kontratua | 2015eko maiatzaren 20an, Gizarte Segurantzaren Institutuko juntak PISA farmazeutikarekin legez kontrako kontratuagatik eta gaixoen heriotzagatik, tratamendu txarragatik.[10] | |
Redes kasua | Ustelkeria | 2015eko uztailean Jaguar Energy eta Zeta Gas enpresei lotutako ustelkeria kasua, Otto Pérez Molinaren gobernuko funtzionario oihei lotua, adibide Gustavo Martínez eta Edwin Rodas. Ustezko buruzagia César Augusto Medina Farfán izanik.[11] | |
Legez kontzako finantziazioa | Hauteskundeak finantziatzeko dirua | Edgar Barquín ordezko lehendakaritzari hautagai (LIDER) , bere anaia Manuel eta Jaime Martínez Lohayza diputatua, 2015eko apirilaren 15ean dirua garbitzeko erakundearen kide izatea leporatuta (8 urtetan $937 milioi).[12] Francisco «Chico dólar» Morales Guerraren parte-hartzearekin, Jutiapa.[12] | |
2016 | SAT-en defraudazioa | Ustelkeria tributarioa | 2016ko otsailaren 12an, SAT-eko hainbat funtzionario eta goi kargu atxilotu zituzten Aceros de Guatemala enpresaren alde egiteagatik.[13] |
Amatitlán lakuaren garbiketa faltsua | Naturaren aurkako delituak | 2016ko otsailaren 13an, 14 atxiloketa Amatitlán Lakuaren garbiketa faltsuagatik, Mario Alejandro Baldetti barne, lehendakari orde ohiaren anaia eta Tartic Engineering Israelgo enpresaren langileak, baita lakuaren jasangarritasunaren aldeko langileak —AMSA— eta Ministerio de Ambiente y Recursos Naturales de Guatemala-ko aholkulariak.[14] | |
Estatuaren kooptazioa | CIACS | 2016ko ekainaren 2an, La Línea kasua, Otto Pérez Molina eta Roxana Baldetti, lehendakaria eta lehendakari ordeari ere eragiten zion ustelkeria kasua. 2008tik hauteskundeetara bideratutako dirua bildu eta garbitzen zuen sarea, 2011anPartido Patriota gobernura eraman zuena 2015era arte.[15] |
Erreferentziak
- https://www.theguardian.com/world/2019/jan/08/guatemalan-president-condemned-after-ejecting-un-anti-corruption-group (The Guardian)
- https://www.theguardian.com/world/2019/jan/09/guatemala-jimmy-morales-un-anti-corruption-cicig-court-blocked (The Guardian)
- https://www.prensalibre.com/guatemala/politica/cacif-respalda-decision-de-jimmy-morales-de-dar-por-terminado-acuerdo-de-la-cicig/ (In Spanish)
- MP Y CICIG presentaron solicitudes de antejuicio contra Presidente de la República, Jimmy Morales y diputada Nineth Montenegro. 10 de agosto de 2018.
- Jimmy Morales vs. Iván Velásquez: ¿de qué se trata la creciente tensión política en Guatemala por cuenta de la Cicig?. 6 de septiembre de 2018..
- Albani 22 de abril de 2015.
- .
- Ministerio Público 2014.
- Elperiódico 20 de julio de 2016.
- ElPeriódico. (20 de mayo de 2015). «Capturan al hijo de Blanca Stalling, magistrada de la CSJ» ElPeriódico.
- Diario La Hora. (9 de julio de 2015). «Jaguar Energy y Zeta gas implicados en tráfico de influencias» Diario La Hora.
- ElPeriódico. (15 de julio de 2015). «CICIG acusa a hermanos Barquín y a Martínez Loaiza de lavado de 937 millones de dólares» ElPeriódico.
- «MP y CICIG hacen allanamientos por el caso SAT» Prensa Libre 12 de febrero de 2016.
- «Mario Alejandro Baldetti Elías prefiere guardar silencio inicial sobre su aprehensión con 12 personas más» ElPeriódico 23 de febrero de 2016.
- CICIG, 2 de junio de 2016
Ikus, gainera
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Guatemala |