Guarda (Portugal)
Guarda Portugalgo Iparraldeko Beira Interior azpieskualdeko Guardako barrutiko hiriburua da. 2011ko erroldaren arabera 42.541 biztanle zituen.
Guarda | |||
---|---|---|---|
Portugalgo udalerria | |||
Udalerria eta Guardako katedrala Irudi gehiago | |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | Portugal | ||
Probintzia | Beira Alta | ||
Alkatea | Joaquim Valente | ||
Izen ofiziala | Guarda | ||
Posta kodea | 6300–6301 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 40°32′11″N 7°16′06″W | ||
Azalera | 717,88 km² | ||
Altuera | 1.056 m | ||
Mugakideak | Pinhel, Almeida (en) , Sabugal (en) , Celorico da Beira (en) , Manteigas (en) , Gouveia (en) , Belmonte eta Covilhã | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 42.541 (2011) | ||
Dentsitatea | 59,26 bizt/km² | ||
Herritarra | guardatar | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1199 | ||
Ordu eremua | Europa Mendebaldeko Ordua | ||
Hiri senidetuak | Siegburg, Béjar eta Safed | ||
http://www.mun-guarda.pt/ www.mun-guarda.pt |
Historia
I mendeko kastro erromatar-lusitaniar batean dago hiriaren jatorria.
Guarda Antso I.a Portugalgoak sortu zuen 1199 urtean, diozesia Egitaniatik bertara pasatzerakoan eta katedrala eraikitzeari ekin zion. Erromanikoa zen baina ez zuen asko iraun, beste bat eraiki baitzuten bere lekuan, hau ere nahiko xumea. XIII mendean herriko juderia garrantzitsua zen jada, eta XV menderako 600-850 biztanle artean izan zituen, tartean Espainiatik kanporatuak izan zirenak.
XIV mendean Fernando I.a Portugalgoak Guarda gotortzea erabaki zuen, Gaztelarekiko mugan baitzegoen eta gaztelua eraiki zuen. 1390an Katedral handia eraikitzen hasi ziren, gaur egungo Guardako katedral ezaguna, 1540an bukatu zuten.
Geografia
Serra da Estrela mendizerraren ipar-ekialdean dago eta Portugalgo hirien artean garaiera handienean kokaturik dagoena da, 1.056 metrotan.
Klima
Guardak Csb10 klima mediterraneoa du (epela, uda lehor eta epelarekin), Köppen sailkapen klimatikoaren arabera.
Datu klimatikoak (Guarda, garaiera: 1019 m. (1981-2010)) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 15.2 | 17.6 | 23.0 | 24.5 | 30.8 | 33.7 | 38.3 | 34.6 | 36.0 | 27.0 | 21.3 | 15.8 | 38.3 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 6.8 | 8.6 | 11.4 | 12.4 | 16.4 | 21.2 | 25.1 | 25.0 | 21.1 | 15.0 | 10.0 | 7.8 | 15.0 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 4.0 | 5.4 | 7.6 | 8.5 | 12.0 | 16.3 | 19.5 | 19.5 | 16.5 | 11.6 | 7.5 | 5.4 | 11.2 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 1.2 | 2.3 | 3.7 | 4.6 | 7.7 | 11.3 | 14.0 | 13.9 | 11.9 | 8.3 | 5.0 | 2.9 | 7.2 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -10.8 | -6.2 | -8.0 | -3.8 | -1.8 | 1.2 | 4.4 | 6.0 | 3.5 | -0.6 | -7.5 | -6.7 | -10.8 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 104.8 | 71.2 | 59.4 | 86.7 | 86.3 | 33.9 | 18.2 | 10.4 | 58.2 | 107.4 | 127.1 | 150.6 | 914.2 |
Iturria: Instituto Português do Mar e da Atmosfera[1] |
Fregesiak
|
|
|
Demografia
Biztanleriaren bilakaera (1801 – 2008)[2] | ||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1801 | 1849 | 1900 | 1930 | 1950 | 1981 | 1991 | 2001 | 2011 |
17.287 | 21.771 | 38.800 | 43.283 | 48.994 | 40.360 | 38.765 | 44.084 | 42.541 |
Ondasun nabarmenak
- Guardako katedrala.
- Guardako gaztelua.
Iruditegia
- Alde Zaharra.
- Merkatuaren plaza.
- Gurutzea.
- Gazteluko dorrea.
- Porta do Sol edo Eguzkiaren Atea.
Hiri senidetuak
Erreferentziak
- 1981-2010 Climate Normals - Guarda. IPMA (Noiz kontsultatua: 2015-03-22).
- "Instituto Nacional de Estatística"
Kanpo estekak
- Guardako udal webgunea (Portugesez)