Guarani (etnia)
Guarania[1] (guaranieraz: aba guariní, "gudari") Hego Amerikako etnia indigena bat da. Gaur egun, guaraniak bizi dira nagusiki Brasilen eta Paraguain, baina baita Bolivian, Argentinan eta Uruguain ere.
Guaraniak | |
---|---|
Guarani etniako pertsona bat. | |
Biztanleak guztira | |
c. 270.700 | |
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak | |
Paraguai: 61.000 Brasil: 85.000 Argentina: 54.000 Bolivia: 83.000 Uruguai | |
Hizkuntza | |
Guaraniera | |
Erlijioa | |
Kristautasun sinkretista | |
Zerikusia duten beste giza taldeak | |
Aché, Chané, Kaingang, Mbayá, Tupí |
- Artikulu hau Guarani etniari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Guarani (argipena)».
Tupi jatorrizko amerindiarren nazio bat dira guaraniak. Tupi-guarani hizkuntzaz mintzatzen dira.
Ameriketako konkista aurretik Atlantikoko kostaldearen eta Parana, Uruguai eta Paraguai ibaien arteko lurraldeetan bizi ziren; gaur egun, kristautu gabeko talde bakartuak geratzen dira Paraguain eta Brasilen. Guaraniak Paraguaiko biztanleen % 65 dira. Guaraniera ofiziala da Paraguai osoan eta Argentinako probintzia batean, Corrientesen hain zuzen ere.
Antzinako guaraniak basoetako argiuneak lantzen zituzten, eta fruitu biltzaileak, ehiztariak eta arrantzaleak ziren. Komunitate bakoitzak buruzagi bat eta horren aholkulari zen zahar taldea izaten zuen; animistak ziren eta xamana zen jainkoekiko bitartekari lana egiten zuena. Gerretan preso hartutakoak jan egiten zituzten.
Konkistaren ondoren, encomienda delako sistemaren bidez esklabo hartu zituzten bertakoak; hala ere, Parana goiko aldeko eta Uruguai ibaiaren arroko leinuak jesuiten erredukzio babestokietan geratu ziren; herrigune horietan elkarlanean aritzen ziren, eta bizi baldintzak onak ziren. Eraso asko jasan arren erredukzio guneek aurrera egin zuten harik eta jesuitak Ameriketatik kanporatu zituzten arte.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.