Guangzhouko portua

Guangzhouko portua (txinera tradizionalez: 廣州港; txinera sinplifikatuz: 广州港), Txinako Herri Errepublikako Guangzhou hiriko portua da. Herrialdeko hirugarren porturik handiena, garraiatutako zamaren arabera (343,3 milioi tona 2007ko datuen arabera).

Guangzhouko portua
Kokapena
Estatu burujabe Txinako Herri Errepublika
Txinako probintziaGuangdong
Azpiprobintzia mailako hiriGuangzhou
Koordenatuak23°05′38″N 113°26′16″E
Map

    Kokapena

    Guangzhouko portua Txinako Herri Errepublikako gune ekonomiko nagusiaren erdian dago, Perla ibaiaren deltan, bertan, gune metropolitarreko errepide, trenbide eta ibaiek bat egiten dute, eta duela mende asko, Txinako merkataritza gune nagusia izan da.

    Guangzhouko portua, Perla ibaiaren behealdean zehar hedatzen da Dongguang, Shenzhen, Zhongshan eta Zhuhai hirien mugatik gertu.

    Portuaren azpiegitura

    Garraiatutako zama
    UrteaTonak

    2004215.200.000
    2005241.700.000
    2006302.800.000
    2007343.300.000
    2008344.300.000

    Guangzhouko portuak aldi berean 10.000 tonatik gorako 46 ontzi hartzeko tokia dauka.

    Ikus, gainera

    • Munduko porturik garrantzitsuenak zamaren arabera

    Kanpo estekak

    Garraioa Artikulu hau Garraioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.